Indarrean da Australian 16 urtez azpikoei sare sozialak erabiltzea debekatzen dien lege "historikoa"
Australiako Gobernuaren arabera, nerabeek gero eta presio handiagoa jasaten dute ingurune digitaletan, eta sare sozialak goizegi erabiltzeak antsietate, autoestimu baxu eta eskola-isolamendu arazoak larriagotu ditzake. Aldekoak eta kontrakoak ditu lege aitzindariak; azken horien iritziz isolamendua eta deskonexioa ekar diezaieke erabiltzaile zaurgarrienei.
Smartphone bat, Australian adingabeek erabili ohi dituzten aplikazioekin. EFE.
Australian online-segurtasunaz arduratzen den eSafety erakundea asteazken honetan hasi da sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adinaren gaineko neurria bete egiten dela gainbegiratzen eta betearazten. Gobernuak adostutako legeak ezarri du erabiltzaileek gutxienez 16 urte izan beharko dutela, eta "familiak eta adingabeak babestea" duela helburu lege aitzindariak.
Anthony Albanese Australiako lehen ministroaren hitzetan, legea indarrean sartzea aurrerapauso "historikoa" izan da, "azken hamarkadetako aldaketa sozial eta kultural handienetako bat".
Gobernuak dio nerabeek gero eta presio handiagoa jasaten dutela ingurune digitaletan, eta sare sozialak goizegi erabiltzeak antsietate, autoestimu baxu eta eskola-isolamenduko arazoak larriagotu ditzakeela.
Anika Wells Australiako Komunikazio ministroak asteazken honetan adierazi duenez, legea indarrean sartu denez gero 200.000 baja baino gehiago erregistratu dira TikToken soilik, eta datozen egunetan "ehunka mila gehiago" izatea espero da. Neurriak 13 eta 15 urte bitarteko milioika adingabe australiarri eragingo dio, adin-tarte horretan sare horiek erabiltzea oso hedatuta baitago.
Betoa, oraingoz, sare sozial nagusietan ezarri da da: Facebook, Instagram, Threads, TikTok, YouTube, Snapchat, X, Reddit, Disque, eta Twitch eta Kick streaming plataformetara. Hala ere, litekeena da datozen hilabeteetan zerrenda hori loditzea, esaterako, LinkedIn eta Lemon8 ere betatzea aztertzen ari baitira, nerabe asko horiek erabiltzen hasten direla ikusiz gero.
Bestalde, WhatsApp eta Messenger aplikazioak, besteak beste, mezularitzakotzat hartzen direz, debekutik kanpo geratu dira; babesleku bihurtu dira horiek lagunekin eta senideekin harremanetan egon nahi duten nerabe askorentzat.
Araudiaren arabera, plataformek "arrazoizko neurriak" hartu behar dituzte erabiltzaileen adina egiaztatzeko, izan identifikazio-dokumentuak egiaztatzeko sistemak, IA bidez adinaren analisi automatizatua egitea, barne-kontrolak zein kontu susmagarriak blokatzea.
Egiaztatze-mekanismo egoki horiek ez aplikatzeak isun-arriskua ekarriko die plataformei; 49,5 milioi dolar australiar (32 milioi dolar estatubatuar, 28 milioi euro) arteko isunak jaso ditzakete. Adin txikiko erabiltzaileei ezarriko zaien zigor bakarra kontuak blokeatzea izango da.
Aldekoak eta kontrakoak
Neurria baditu aldekoak eta kontrakoak. Aldekoek diote neurriak adingabeen osasun mentala eta emozionala babesten duela, eta eduki kaltegarrien, jazarpenaren, mendekotasun digitalaren eta gizarte-presioaren eraginpean egoteko aukerak murrizten dituela. Sareetara sartzea atzeratzeak garapenerako ingurune seguruagoa zabaltzen duela uste dute.
Gehien aipatzen dituzten arriskuen artean daude ziberjazarpena, engainu pederasta (groominga), eduki bortitz zein misoginoetarako sarbidea eta manipulazio algoritmikoa. Agintarien ustez, debekuak esparru argi bat ezartzen du behar beste araututa ez dagoen eremu batean.
Legea idatzi aurreko eztabaidan leku nabarmena izan zuten online jazarpenaren eta osasun mentaleko krisi-gertakarien ondorioz seme-alabak galdu zituzten gurasoen testigantzak, Gobernuak antolatutako ekitaldi publikoetan ere parte hartu zuten.
Legearekin kritiko direnek ohartarazi dute debekuak nerabe batzuk bakartu ditzakeela, haien parte-hartze soziala mugatu dezakeela eta bazterketa digitala eragin dezakeela. Gainera, zalantzan jartzen dute adin-egiaztapenen eraginkortasuna, eta adierazten dute gazte asko araua saihesten saia daitezkeela, kontu faltsuen, arautu gabeko zerbitzuen eta konexio pribatuko sareen bidez (VPN).
5.000 neraberekin aurrez aurre elkarrizketatu ostean NBEk Australiako Gazteriari buruz egindako txosten batek zalantzan jarri du betoaren eraginkortasuna, eta ohartarazi du ondorio kaltegarriak izan ditzakeela, lotura afektiboak, kulturalak zein familiarrak izateko, sare sozialen mende dauden nerabeen kasuan, bereziki komunitate indigenetan, landa-komunitateetan, LGTBIQ+ kolektiboan, harreran dauden nerabeen kasuan eta desgaitasunen bat dutenen komunitateetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.