Bi hildako eta bederatzi zauritu Rhode Islandeko unibertsitate batean izandako tiroketan
Zaurituetako bat egoera kritikoan dago. Poliziak atxilotu egin du susmagarri nagusia.
Gutxienez bi pertsona hil eta bederatzi larri zauritu dira larunbat honetan Rhode Island estatuko Providence hiriburuko Brown Unibertsitatean izandako tiroketan, erakundeak berak jakitera eman duenez.
Zaurituetako sei larri baina egonkor daude; bat, aldiz, egoera kritikoan dago, eta beste biak egonkor daude, ospitaleak CNNri jakinarazi dionez.
Providence hiriburuko Polizia Departamentuak bideo bat zabaldu du berehala bere sare sozialetan, zaintza-kamera batek grabatutakoa, "pertsona susmagarri bat" erakutsiz.
Bideoa zabaldu eta ordu gutxira, Brett Smiley Providence hiriko alkateak atxiloketa bat izan dela. Polizia-iturriek NBC kateari jakinarazi diote atxilotuak arma bat zeramala, eta arma horren "ezaugarri bakarrak" bat datozela unibertsitateko tiratzaileak erabilitakoarekin. Iturri horien arabera, hala ere, susmagarria oraindik ez dute inputatu.