Estatu Batuek Estatu Islamikoaren kanpalekuak bonbardatu dituzte Nigerian
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez, misilekin erasotu dituzte talde jihadistak Afrikako herrialdearen ipar-mendebaldean dituen instalazioak.
Donald Trump AEBko presidenteak adierazi duenez, bere herrialdeak eraso "boteretsua eta hilgarria" egin du Estatu Islamikoaren (EI) kanpalekuen aurka Nigeriako ipar-mendebaldean.
Iragarpena Truth Social sare sozialean egin du, eta bertan ziurtatu du operazioa "komandante buru gisa egindako zuzendaritzapean" egin dutela. Trumpek gaineratu du talde jihadistari aldez aurretik ohartarazi ziola, erasoak eten ezean, erantzun militarra egongo zela.
Pete Hegseth Defentsa idazkariaren arabera, erasoan Tomahawk misilak jaurti dituzte Gineako Golkoan dagoen AEBetako Armadaren ontzi batetik. Pentagonoko arduradunak operazioari babesa eman dio eta Nigeriako Gobernuaren laguntza eskertu du.
Bestalde, AEBko Afrikako Komandoak (Africom) jakinarazi duenez, Estatu Islamikoko kide diren miliziek Sokoto estatuan, Nigerko mugatik gertu, dituzten kanpalekuen aurkako bonbardaketek "biktima ugari" eragin dituzte. Dagvin Anderson Africomeko komandanteak adierazi duenez, Washingtonek eskualdeko kideekin lan egiten du terrorismoaren aurkako lankidetza indartzeko.
Azken hilabeteotan, AEBko Administrazioak Estatu Islamikoaren aurkako erasoa areagotu du Nigerian, Afrikako herrialderik jendetsuenean, talde jihadisten jarduera neutralizatzeko. Intersociety erakundearen txosten baten arabera, 2025eko lehen hilabeteetan milaka pertsona hil dira edo bahitu dituzte talde islamista armatuei egotzitako erasoetan.
Nigeriaren eta Estatu Batuen arteko lankidetza
Nigeriako Gobernuak eta armadak baieztatu dute AEBrekin batera aire erasoak egin dituztela Estatu Islamikoaren (EI) aurka, herrialdearen ipar-mendebaldean.
"Nigeriako armadak, Ameriketako Estatu Batuekin elkarlanean, erasoak egin ditu Estatu Islamikoarekin lotura duten eta Nigeriako ipar-mendebaldeko eremuetan lan egiten duten atzerriko elementuen aurka", adierazi du Samaila Uba Indar Armatuen bozeramaileak.
"Erasoak informazio fidagarrian eta plangintza operatibo arduratsuan oinarritu dira, terroristen gaitasun operatiboa ahultzeko, eta, aldi berean, albo-kalteak minimizatzeko", azaldu du Ubak ohar batean.
Beste ohar batean, Nigeriako Kanpo Arazoetako Ministerioak adierazi du Nigeriako agintariek "segurtasun arloan lankidetza egituratua" dutela "nazioarteko kideekin, AEB barne, terrorismoaren mehatxu etengabeari eta indarkeriazko estremismoari aurre egiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.