Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikerketa penala ireki dute Urtezahar gauean Suitzan su hartu zuen tabernako nagusien aurka

"Zabarkeriaren ondorioz gertatutako giza hilketa, gorputz lesioak eta sutea" leporatu dizkiote bikoteari, Valais kantonamenduko Poliziak jakinarazi duenez. Zigorra ezagutu arte, baina, errugabetasun-presuntzioa errespetatuko zaie biei.

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- A banner stating that fireworks are prohibited due to the risk of fire is installed near the site where a fire broke out at the Le Constellation bar and lounge following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to regional media, the incident caused several deaths and injuries, while the exact cause of the blaze was not immediately known, Swiss cantonal police said. (Suiza) EFE/EPA/ALESSANDRO DELLA VALLE
Argazkia: EFE

Ikerketa penala ireki dute Crans Montana udalerriko Le Constellation taberna kudeatzen zuen bikotearen aurka. Taberna horretan, sute izugarria gertatu zen Urtezahar gauean.

"Zabarkeriaren ondorioz jazotako giza hilketa, gorputz lesioak eta sutea" egotzi dizkiete. Dena den, epaitu arte errugabetasun-presuntzioa errespetatuko zaie biei.

Guztira, 40 pertsona hil eta 119 zauritu (gehienak larri) ziren sutean, bertan urte berriari harrera egiteko antolatutako festan.

Gaur arte, hildako lagunetatik lau identifikatu dituzte, suitzarrak guztiak: 21 eta 16 urteko bi neska eta 18 eta 16 urteko bi mutil. Horien gorpuzkiak beren familien esku utzi dituzte jada.

Valaisko Ministerio Publikoak zuzendutako ikerketan tabernako bi gerenteak ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X