Premiazko bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk Venezuelan egindako erasoa izango du hizpide gaur NBEko Segurtasun Kontseiluak 

Kolonbiak bultzatu du premiazko bilera horren deialdia, eta Errusiak eta Txinak ofizialki babestu dute proposamena. Bakeari eta nazioarteko segurtasunari egindako mehatxuei buruzko eztabaida gisa sailkatu dute 10:00etan (15:00ak GMT) hasiko den hitzordua. 

(Foto de ARCHIVO)

UNITED NATIONS, April 3, 2024  -- A UN Security Council meeting on children and armed conflict is held at the UN headquarters in New York, on April 3, 2024. The United Nations raised alarms Wednesday over the alarming global uptick in incidents where humanitarian aid for children is being obstructed, warning of dire consequences for the most vulnerable.



Europa Press/Contacto/Eskinder Debebe/UN Photo

04/4/2024
NBEko Segurtasun Kontseilu baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du astelehen honetan, AEBk Venezuelaren aurka egindako erasoaz eta Nicolas Maduro presidentearen eta Cilia Flores emaztearen atxiloketaz eztabaidatzeko.

Kolonbiak bultzatu du premiazko bilera horren deialdia, eta Errusiak eta Txinak ofizialki babestu dute proposamena. Bakeari eta nazioarteko segurtasunari egindako mehatxuei buruzko eztabaida gisa sailkatu dute hitzordua. 

10:00etan (15:00ak GMT) ekingo diote bilerari, Kontseiluaren txandakako Presidentetzak —urtarrilean Somaliari dagokio— deialdiari oniritzia eman baitio.

Venezuelako Gobernuak berak Segurtasun Kontseiluaren batzarra eskatu zuen erasoa hasi eta gutxira. Hainbat azpiegitura zibil eta militar txikitu eta dozenaka venezuelar hil zituzten bertan. 

"Gerra kolonial honen helburua gure herriak libreki aukeratu duen gobernu errepublikanoa suntsitzea da, eta gure baliabideak, munduko petrolio erreserba handienak barne, arpilatuko dituen gobernu bat inposatzea", esan zion idatziz Venezuelak NBEn duen enbaxadore Samuel Moncadak Segurtasun Kontseiluari.

Bestalde, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiaren bozeramaile batek esan du ekintza militarra "aurrekari arriskutsua" dela.

Donald Trump AEBko presidenteak berak larunbatean bertan baieztatu zuen soldadu estatubatuarrek "eskala handiko eraso arrakastatsua" egin zutela Venezuelan, eta Maduro eta Flores "harrapatu" eta herrialdetik atera zituztela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X