Groenlandia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako herrialdeek Groenlandiako subiranotasunaren eta egungo mugen alde egin dute, NATOko kide gisa

Besteak beste, Espainiak, Frantziak eta Danimarkak babestu dute adierazpena. Esan dutenez, AEB "funtsezko bazkidea" da Artikoa "seguru" mantentzeko, baina adierazpena Donald Trumpek lurraldea bereganatzeko egindako mehatxuen ostean iritsi da.

PARIS (France), 06/01/2026.- French President Emmanuel Macron (R) welcomes Spanish Prime Minister Pedro Sanchez (L) upon his arrival for the Coalition of the Willing summit at the Elysee Palace in Paris, France, 06 January 2026. (Francia, Ucrania) EFE/EPA/TERESA SUAREZ

Espainiak, Frantziak, Alemaniak, Italiak, Poloniak, Erresuma Batuak eta Danimarkak adierazpen bat sinatu dute defendatzeko Groenlandiaren eta Danimarkaren beraren etorkizuna herritarrek soilik zehaztu dezaketela eta Artikoko segurtasuna NATOren aliatu guztiek, "Estatu Batuek ere", "modu kolektiboan" lortu behar dutela.

Donald Trumpek mehatxuak egin ondoren iritsi da adierazpena. "Segurtasun nazionalagatik" uhartea bereganatzeko asmoa agertu du AEBko presidenteak.

Estatuburuek eta gobernuburuek sinatutako testuak azpimarratzen duenez, Aliantza Atlantikoarentzat eskualde artikoa "funtsezko lehentasuna da", eta "aliatu europarrak ahaleginak egiten ari dira", haien presentzia, jarduerak eta inbertsioak areagotuz "Artikoa seguru mantentzeko eta aurkariak uxatzeko".

"Groenlandia bere herriatarrena da. Danimarkari eta Groenlandiari dagokie Danimarkari eta Groenlandiari dagozkien gaiei buruz erabakitzea", esan dute. Buruzagiek gogorarazi dute Danimarkako Erresuma NATOren parte dela.

Europako herrialdeek defendatzen dutenez, "AEB funtsezko bazkidea da" subiranotasunaren, lurralde-osotasunaren eta mugen bortxaezintasunaren printzipioen defentsan (Nazio Batuen Gutunaren printzipioak), NATOren aliatu denez gero, eta bi herrialdeek 1951n sinatutako defentsa-akordioan intunduta dagoen moduan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X