Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona hil eta hogeitik gora zauritu ditu Errusiak Kieven guean egindako eraso batean

Defentsa Ministerioak azaldu duenez, "Errusiako presidenteak Novgorod eskualdean duen egoitzaren aurka Kieveko erregimenak abenduaren 29an egindako erasoari" erantzun diote.

18:00 - 20:00

Gutxienez lau pertsona hil eta 24 zauritu ditu Errusiak droneak eta misilak erabilita Kieven egindako erasoan, Ukrainako agintariek jakitera eman dutenez.

"Lau hildako eta hogeitik gora zauritu, tartean sendagileak eta larrialdietako beharginak", esan du Telegram bidez Ukrainako Polizia Nazionalak. 

Esan bezala, osasun langile bat dago hildakoen artean, eta 24 zaurituetatik 5 larrialdialdi zerbitzuetako beharginak dira, eta beste hiru erasoa gertatu den lekuan bertan lanean ari ziren medikuak.

07:00ak arte, sei barrutiri egin die eraso Errusiak. Hainbat solairuko etxebizitza eraikinak, etxeren bat edo beste, haurtzaindegi bat, garajeak, autoak eta azpiegiturak kaltetu dituzte.

"Polizia eta sendagile taldeak erasoak gertatu diren lekuetan daude oraindik", erantsi dute oharrean.

Defentsa Ministerioak azaldu duenez, "Errusiako presidenteak Novgorod eskualdean duen egoitzaren aurka Kieveko erregimenak abenduaren 29an egindako erasoari" erantzun diote.

Oreshnik misil hipersonikoarekin egindako erasoa

Errusiak Leopolis hiri ukrainarrari Oreshnik misil hipersonikoarekin eraso egin dion lehenengo aldia da. Orduko 13.000 kilometroko abiadura hartu du misilak, bertako alkate Andri Sadovik berri eman duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Larramendi, Groenlandian bizi den euskal herritarra: "Harridura, beldurra eta haserrea dago; ez gaude salgai"

Abenturak eta esplorazioak 1986an eraman zuten lehen aldiz Ramon Larramendi Groenlandiara, eta han bizi da duela 40 urtetik. Adierazi duenez, Donald Trumpek uhartea erosteko egindako mehatxuek eta desioek aldaketa handia eragin dute groenlandiarren  iritzian (% 80, inuitak), duela urte batzuk arte nahiko "pro-amerikarrak" baitziren. Orain, ordea, sentimendu hori "erabateko gaitzespenean eraldatu da". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X