Defentsa gastua % 5era ez igotzeagatik "aprobetxategi" galanta izatea leporatu dio Trumpek Espainiari
"NATOren ia aliatu guztien konpromisoa dut Defentsara bideratzen duten gastua (BPGaren) % 5era igotzeko; guztiena, Espainiarena izan ezik... Ez dakit zer gertatzen den Espainiarekin", adierazi du Trumpek Davosen, Bake Batzordea eratzeko ekitaldian.
Donald Trump AEBko presidenteak "aprobetxategi" deitu dio Espainiari ostegun honetan Davosen (Suitza), "NATOko herrialde bakarra delako Defentsako gastua BPGaren % 5era igotzeko konpromisorik hartu ez duena".
"NATOren ia aliatu guztien konpromisoa dut Defentsarako gastua (BPGaren) % 5era; guztiena, Espainiarena izan ezik... Ez dakit zer gertatzen den Espainiarekin. Hitz egin beharko dugu Espainiarekin", adierazi du, berak sustatutako Bake Batzordea eratzeko ekitaldian.
NATOren baitan Defentsarako hartu dituen konpromiso finantzarioei dagokienez, Espainia gainerakoetatik aldendu den herrialdea dela esan du Trumpek, eta "aprobetxategi" deitu dio.
Ez da Trumpek Espainia kritikatzen duen lehen aldia Defentsan egiten duen gastua ez handitzeagatik.