Trumpek dio AEBek Groenlandian dituen base militarren lurren subiranotasuna izango dutela
"Nahi dugun guztia izango dugu. Elkarrizketa interesgarriak izaten ari gara", azaldu dio Trumpek "The New York Post" egunkariari, larunbat honeta kaleratutako elkarrizketa batean.
Estatu Batuetako presidente Donald Trumpekin izandako elkarrizketa argitaratu du The New York Post egunkariak larunbat honetan. Bertan, Trumpek dio AEBk Groenlandiako instalazio militarrak dituen lurren subiranotasuna lortuko duela, aste honetan Davosen (Suitza) NATOrekin adostutako akordioaren baitan.
AEBk etorkizunean Danimarkaren menpe dagoen lurraldean ezarriko dituen base militarretako lurrak bere egingo ote dituen galdetuta, baietz erantzun du AEBko buruak.
"Nahi dugun guztia izango dugu. Elkarrizketa interesgarriak izaten ari gara ", azaldu dio Trumpek egunkariari.
Rutterekin egindako hitzarmen horri buruzko ia daturik ez da jakitera eman baina aste honetan The New York Times berak zabaldutako informazio batean arabera, akordioa Zipreko base militar britainiarren estatusaren antzekoa izango litzateke. 1960an independentzia lortu zuen arren, Erresuma Batuaren subiranotasunaren menpe daude.
Presidenteak adierazi du bi aste barru jakingo dela Danimarkak zer erantzuten dion estatubatuarren proposamenari.