Aznar Epsteinen paperetan ageri da, pederastaren ordainketa baten eta bi paketeren hartzaile gisa
Argitaratutako azken dokumentuetan jasotzen denez, Epsteinek 1.050 dolar ordaindu zizkion Jose María Aznarren izenean bere bidaia-agenteari 2003ko urriaren 17an. Paketeei dagokienez, esplizituki bidali ziren presidente ohiaren izenean: lehenengoa, Moncloara, 2003ko irailean, eta bigarrena, FAES fundazioaren egoitzara, 2004ko maiatzean.
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia eta haren emazte Ana Botella Madrilgo alkate ohia Jeffrey Epstein pederastak 2003an eta 2004an bidalitako bi paketeren fakturetan ageri dira, Donald Trumpen administrazioak atzo argitaratutako dokumentuek jasotzen dutenez.
AEBko Justizia Departamentuak milaka artxibo argitaratu ditu azken orduetan, eta FedEx konpainiaren 220 gramoko pakete baten faktura ageri da horietako batean. Pakete hori Epsteinek berak eta Ghislaine Maxwell orduko bikotekideak bidali zuten Moncloara 2003ko irailaren 2an, eta bi egun geroago jaso zuten. Legealdi hartan, hurbila izan zen oso Espainiako Gobernuaren eta AEBkoaren arteko harremana, baita Aznarren eta George W. Bush presidentearen artekoa ere.
Bigarren paketea, 360 gramo ingurukoa, FAES fundazioak Madrilen zuen egoitzara bidali zuten New Yorketik. Bidalketa hori 2004ko maiatzaren 5ean egin zuten, Aznarrek presidente kargua utzi eta bi aste eskasera, eta maiatzaren 10ean jaso zuten paketea Espainiako hiriburuan.
Pakete horiez gain, 2003ko urriaren 17an, Epsteinek 1.050 dolarreko ordainketa bat egiteko eskatu zion bere bidaia-agenteari, Jose Maria Aznarren izenean. Agente horren zerbitzuak hegaldi komertzialak erreserbatzeko erabili ohi zituen Epsteinek. Ez dago argi ordainketa hori Espainiako presidenteari edo horren semeari (izen bera dute) egin ote zioten; izan ere, Aznar presidentearen semearen izena Epsteinen negozio-harremanen agenda batean azaldu zen 2000. urtean.
Ordainketa egin eta paketeak bidali zirenean, Epstein auzia ez zen ezaguna, 2005ean aurkeztu baitzuten lehen salaketa. Gainera, Epsteinen bi pakete eta ordainketa bat jaso izanak ez du frogatzen irregulartasunen bat egin izana.
Aznarren gertukoek: "Ez du gizon hori ezertaz ezagutzen"
Jose Maria Aznar presidente ohiak ez du albistearen inguruko adierazpenik egin. Horren gertukoek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, ez dakite zergatik ageri den Epsteinen artxiboetan, eta ezagutu ere ez duela egiten erantsi dute. "Ideiarik ere ez. Ez du gizon hori ezertaz ezagutzen", adierazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.