Drone errusiar batek 15 meatzari hil ditu Ukraina erdialdean
Energia sistemak helburu dituzten erasoak denbora baterako etenda egon beharko lirateke, AEBk, Errusiak eta Ukrainak adostutakoa betez gero. Muturreko hotza tarteko, ituna egin zuten hiru herrialde horiek, eta Kremlinaren arabera, gutxienez gaur arte iraun beharko luke meniak.
Gutxienez 15 meatzari hil eta zazpi zauritu dira Errusiak Pavlograd barrutiaren —Ukrainako erdialdeko Dnipropetrovsk eskualdea— aurka egindako erasoan, bertako agintariek igande honetan jakitera eman dutenez.
Dnipropetrovskeko gobernadore Oleksandr Ganzhak Telegramen adierazi duenez, dron batek enpresa autobus baten ondoan jo du.
Bestalde, DTEK energia enpresak ziurtatu du biktimak meatzariak zirela, eta, txanda amaitu ondoren, etxera bidean zirela, autobusean.
"Oraingoz, 15 meatzari hil dira. Aurretiko informazioen arabera, zazpi meatzari ere zauritu dira ", gaineratu du enpresak Telegramen, eta Errusiak egindako "eraso terrorista" gaitzetsi du.
Energia sistemak helburu dituzten erasoak denbora baterako etenda egon beharko lirateke, AEBk, Errusiak eta Ukrainak adostutakoa betez gero. Muturreko hotza tarteko, ituna egin zuten hiru herrialde horiek, eta Kremlinaren arabera, gutxienez gaur arte iraun beharko luke meniak.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek lege bat onartu du palestinarrei heriotza-zigorra ezartzeko
Israelgo Parlamentuak onartutako lege-erreformak onartu du heriotza-zigorra ezartzea hilketa terroristaren errudunei, baina giza eskubideen aldeko erakundeek salatu dute praktikan palestinarrei soilik aplikatuko zaiela.
NASAk "Artemis II" misioaren atzerako kontaketa abiatu du, eta jaurtiketarako "bikain" dagoela esan du
50 urteren ondoren, astronautak ilargiaren orbitara itzultzea du helburu misioak, eta dena prest dute biharko jaurtiketarako.
Hiru kasko urdin hil dira Libanon, Iranen aurkako gerrak 32 egun bete dituenean
Nazio Batuen Erakundeko Libanoko Bitarteko Indarreko (FINUL) bi militar indonesiar hil dira astelehen honetan Marjaayounen, Libano hegoaldean, jaurtigai batek haien autoaren kontra jota. Igandean beste kasko urdin indonesiar bat hil zen, egile ezezaguneko beste eraso batean, FINULen arabera.
Iritsi da Kubara petrolioa daraman Errusiako itsasontzia
Donald Trump AEBko presidenteak igandean iradoki zuen blokeoa kendu behar zuela: “Biziraun beharko dute”.
Iranek salbuespenak egingo ditu Ormuzen, erasoa lurrez ere egin ala ez aztertzen dabil AEB, eta Israelek Libano hegoaldera tropa gehiago bidaliko ditu
Teheranek Ormuzko itsasartean zehar 20 petrolio-ontzi ibili daitezen ahalbidetuko du. AEBk tropak ugaritu ditu inguru horretan, eta lurreko erasoaldia etortzear egon daiteke.
Israelek galarazi egin dio patriarka latinoari Erramu eguneko meza ematea Jerusalemgo Hilobi Santuan, eta kritika oldea eragin du nazioartean
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Israelen duten enbaxadoreak ere Israelgo Gobernuari eman ohi dion babesa hautsi du eta ez zegoela erabaki hori hartzeko arrazoirik esan du. Italiak, Frantziak, Portugalek, Poloniak eta Palestinako Agintaritzak gertatutakoa salatu dute.
Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia
Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.
AEBk 3.500 soldadu daramatzan gerraontzia bidali du Iranen kontrako gerrara
Pentagonoak Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aurreikusi duela jakin eta biharamunean zabaldu da albistea. Gaur da hilabete AEBk eta Israelek Irani lehen aldiz eraso ziotela, eta are gehiago gaiztotu da gatazka, Yemengo huthiak sartu baitira gerran.
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.