POLEMIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bad Bunnyk batasun mezua zabaldu du Super Bowleko ikuskizunean, eta Trumpen kritikak jaso ditu

Artista puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldian egin ohi den ikuskizunean. Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin du. Trump AEBko presidenteak adierazi du "herrialdeari zaplaztekoa eman" diola.

18:00 - 20:00

Bad Bunny abeslari puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldiko ikuskizunean lehen bakarlari latindar hispanoa izan baita, San Frantziskoko Levi's Stadiumen.

DeBÍ TiRAR Más FOTOS diskoarekin urteko albumaren Grammy saria irabazi eta astebetera, Benito Antonio Martinez Ocasiok karga sinboliko handiko emanaldia egin du, nortasun latinoa aldarrikatuz, Ameriketako batasuna aldarrikatuz eta Puerto Ricoko kultur erreferenteak eszenatokira eramanez.

Ikuskizuna eszenografiak eta jantziek apaindu dute, uharteko azukre-kanaberazko zelaiak oinarri, eta Lady Gaga eta Ricky Martin artista gonbidatuek ere parte hartu dute. Artista horiek LO QUE LE PASÓ A HAWAii interpretatu dute, Bad Bunnyren kanta arrakastatsua. Emanaldia amaitzeko, kantariak mezu bat bidali du ingelesez: "Jainkoak bedeinka dezala Amerika", kontinentearen iparraldeko, erdialdeko eta hegoaldeko herrialdeak aipatuz, eta dozenaka dantzarik banderak astintzen zituzten bitartean.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak ez dio harrera ona egin, eta "herrialdeari zaplaztekoa eman" eta "Ameriketako Estatu Batuen handitasunari irain egin" diola esan du. Ondoren egindako adierazpenetan, ikuskizunak ez dituela "arrakasta, sormen eta bikaintasun estandarrak betetzen" adierazi du.

Trumpek gaineratu du "komunikabide faltsuen" kritika onak jasoko dituela, baina, haren ustez, "ez dute ideiarik ere mundu errealean zer gertatzen ari den".

Aurretik ere Bad Bunny Super Bowlen atsedenaldiko artista izatearen aurka agertu zen presidentea, bereziki Grammy sarien azken galan egindako adierazpenen ostean. Bertan, abeslariak "ICE KANPORA!" oihukatu zuen eta migratzaileen eskubideak defendatu zituen mezu honekin: "Ez gara animaliak, gizakiak gara, eta amerikarrak".

Bertaratutakoek grabatutako bideoei esker, zuhaixkak mozorrotutako pertsonak zirela jakin ahal izan dugu

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X