"Araudia sinplifikatzea" aztertzen ari da EB, ekonomia suspertzeko
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak agindu du "araudia sinplifikatzeko ahalegina" egingo dutela, baina, aldi berean, beharrezkotzat jo du herrialde bakoitzak bere lege prozedurak arintzea.
Ursula Von der Leyen eta Antonio Costa, gaur. Argazkia: Europa Press
Europar Batasuneko araudia sinplifikatzea adostu dute 27 kideek, bloke osoaren ekonomia suspertzeko. Horrekin batera, 'Made in Europa' estrategia lantzea ere erabaki dute, Europa bertako produkzioa lehenesteko hainbat sektoretan, kanpoko herrialdeetako produktuen aurrean.
Herbehereetan elkartu dira EBko estatuburu eta gobernuburuak, Alsen Biesen gazteluan. Mahai gainean, gai nagusi bat: ekonomiaren lehiakortasuna eta horretarako bideak. Besteak beste, energia kostuak murrizteaz, kapital pribatuaz edota merkatuaren dibertsifikazioaz aritu dira hizketan.
Bilera ondorengo prentsaurrekoan, Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak jakinarazi du bildutako mandatariek "aho batez" adostu dutela, "araudia eta agenda sinplifikatzeko" bidean aurrera egitea, ekonomia bizkortzeko.
Ildo beretik mintzatu da Ursula von der Leyen Europako Kontseiluko presidentea ere. Haren hitzetan, prozesuak errazteko bideak landuko dituzte, baina herrialde bakoitzari ere konpromisoa eskatu dio tokian tokiko lege prozedurak arintzeko. "Helburua da burokrazia eta gehiegizko arautzea murriztea", esan dute.
Halaber, hainbat sektoretan "industria estrategikoak babesteko eta mendekotasunak murrizteko" beharra ere nabarmendu dute, hala nola defentsan, teknologia garbi eta kuantikoetan edo ordainketa-sisteman.
Zure interesekoa izan daiteke
Lotsa bortxatzaileek sentitu behar dutela esan du Gisele Pelicotek epaiketa ondoren emandako lehen elkarrizketan
Xabier Ormazabal Parisko korrespontsalak Pelicotek emandako elkarrizketa jarraitu du. Ez da damutzen epaiketa ateak zabalduta egiteaz eta lotsa bere bortxatzaileek sentitu behar dutela dio. Asteartean 'Eta bizipoza' liburua kaleratuko du.
Minnesotako immigrazio agenteen hedapen masiboaren amaiera iragarri du Trumpen Gobernuak
Tom Homan Donald Trump presidentearen "mugako tsarra" deiturikoak baieztatu egin du estatuan zabaldutako operatibo bereziak atzera egingo duela pixkanaka, gobernadorearen oposizioaren eta bizilagunen mobilizazioen ondotik.
Kaskoa argazkiz janzteagatik ezarritako zigorrak olinpismo modernoaren bazterrak astindu ditu
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Vladyslav Heraskevych skeletonista ukrainarra kanporatu du Neguko Jokoetatik, gerran hildako kirolari ukrainarren argazkiak zituen kasko batekin lehiatzeagatik, neutraltasun politikoaren arauak urratzen zituela iritzita.
Ikatza erabiltzea sustatuko duela agindu du Trumpek, eta 175 milioi dolar bideratuko ditu erregai horren instalazioetara
Ameriketako Estatu Batuetan ikatzaren erabilerak behera egin du azken urteetan, 2007an goia jo ondoren. 2022an, ikatz bidezko elektrizitate ekoizpena ia % 20 izan zen herrialdean.
NATOk 'Artikoaren Zaindaria' operazioa abiatu du Groenlandiako krisiaren ostean presentzia militarra indartzeko
Misioa Ruttek eta Trumpek adostu zuten, aliantzak eskualdeko defentsaren erantzukizun handiagoa bere gain hartu behar zuelakoan.
Estatu Batuen eta Iranen arteko negoziazioei buruzko informazioa jaso du Netanyahuk, Trumpekin bildu aurretik
Asteazken honetan Marco Rubio Estatu idazkariarekin eta Donald Trump presidente estatubatuarrarekin bildu atarian, Israelgo lehen ministroa Steve Witkoff eta Jared Kushner Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariekin elkartu da.
Gutxienez 10 pertsona hil dira Kanadako eskola batean izandako tiroketa batean
Ustezko erasotzailea hildakoen artean dago. Columbia Britainiarreko agintariek adierazi dutenez, 25 pertsona inguru artatu dituzte bertako osasun zentroan eta beste bi ospitalera eraman dituzte, zauri oso larriekin.
Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa hari-harian, Epstein auziaren ondorioz
Keir Starmer lehen ministroak AEBrako enbaxadore izendatu zuen Peter Mandelson laborista Epstein auziko dokumentuetan agertu ostean, hautsak harrotu dira Erresuma Batuan. Hala ere, Starmerrek ez du dimititzeko asmorik.
Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian, eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.