Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Erresuma Batuko Andrew printze ohiak enegarren kolpea jaso du. Izan ere, Poliziak atxilotu egin du ostegun honetan Londresen, haren eginkizun publikoetan jokabide desegokia izan duelakoan. Pasa den azaroan, Karlos III.ak printze titulua kendu zion Andrew anaiari eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew Mountbatten-Windsorren aurkako lehen akusazioak 2015ean argitaratu ziren. Virginia Giuffre izeneko emakume batek Floridako epaitegi batean salatu zuenez, adin txikikoa zela, printze ohiak sexu-erasoak egin zizkion Jeffrey Epstein pederastak gidatutako sarearen baitan.
2019an Epstein kasuak hedabideen arreta bereganatu zuen berriro, Epstein, kartzelan zegoela, hil zelako. Ondoren, Karlos III.aren anaiak bizitza publikotik erretiratzeko erabakia hartu zuen.
Baina kasuak aurrera egin zuen, eta 2021ean, Giuffrek haren aurkako salaketa jarri zuen, adingabea zenean sexu-abusuak egin zizkiola egotzita.
Andrew Mountbatten-Windsor Londresen jaio zen, 1960ko otsailaren 19an, eta Isabel II.a erreginaren eta Edinburgoko dukearen hirugarren semea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ingalaterrako Charles III.a erregearen anaia, Andrew printze ohia, atxilotu dute
Erresuma Batuko kate publikoak jakitera eman duenez, atxiloketa ostegun honetan izan da Erresuma Batuan, funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzita.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta beren adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.