'El Mencho' narkotrafikatzaile eta Jalisco Nueva Generacion karteleko burua hil dute
Jaliscon (mendebaldea) eta herrialdeko beste bost estatutan herritarrak kalera ez ateratzeko alerta zabaldu dute agintariek, hilketa horrek eragindako istiluak direla eta.
Mexikoko Armadak Nemesio Oseguera Cervantes hil du gaur, igandea, “El Mencho” ezizena zuen “Jalisco Nueva Generacion” kartelaren burua. Narkotrafikatzaile bilatuenen zerrenda zegoen, bai Mexikon eta baita Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) ere. Agintariek ez dute argitu pertsona gehiago atxilotu edo hil dituzten polizia-operazio horretan.
Zehazki, polizia-operazioa Tapalpa udalerrian egin dute, Guadalajaratik (Jalisco hiriburua) 130 kilometro hegoaldera, eta liskar armatuak eragin ditu horrek eskualdean. Hori dela eta, segurtasun neurriak indartu dituzte inguruan, egoera kontrolpean hartzeko asmoz.
Mexikoko eta AEBko agintariek gehien bilatzen zuten gaizkileetako bat zen Oseguera Cervantes. 56 urte zituen, eta 15 miloi dolarreko ordainsaria eskaintzen zuten haren atxiloketa erraztu zezakeen informazioaren truke.
Mexikon "beldurrezko aroa" ezartzea eta fentaniloarekin "bizitza ugari" suntsitzea leporatzen zion AEBk “El Mencho” narkotrafikatzaileari. Halaber, “Jalisco Nueva Generacion” kartela talde terroristen zerrendan sartu zuen iaz Washingtonek.
Igande honetako polizia-operazioari erantzunez, Jaliscon eta herrialdeko beste estatu batzuetan errepideak blokeatu dituzte eta ibilgailuak eta negozioak erre dituzte. Hala, kiskalitako ibilgailu ugari ikusi dira Jaliscon, Michoacanen, Coliman, Nayariten (mendebaldean), Aguascalientesen (erdialdean) eta Tamaulipasen (iparraldean), baita Guanajuaton (erdialdean) ere.
Testuinguru horretan, Jaliscon (mendebaldea) eta herrialdeko beste bost estatutan herritarrak kalera ez ateratzeko alerta ezarri du AEBk Mexikon duen enbaxadak, azken orduotako istilueak direla eta.
Era berean, Puerto Vallartako eta Mexikoko Jalisco estatuko beste gune batzuetako kaleetara ez irtetea eskatu dute Kanadako agintariek, droga-trafikatzaileen eta Mexikoko segurtasun indarren arteko istiluengatik eta errepideen blokeoengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak kontraesanak ikusi ditu muga-zerga berrien eta EBren eta AEBren arteko itunaren artean, eta argibideak eskatu dizkio Trumpi
Bi aldeek abuztuan adostutako itun komertziala errespetatzeko eskatu dio Bruselak AEBri: "Tratu bat tratu bat da".
Trumpek Floridan duen egoitzan armatuta sartu den gizon bat hil dute AEBko Zerbitzu Sekretuek
Hildakoa Austin Tucker Martin izan liteke, Ipar Carolinako 21 urteko gizon bat. Antza denez, arma bat eta erregai-bidoi bat zeramatzan. AEBko presidentea ez zegoen Mar-a-Lagon bertara sartu denean.
Alemaniako kantzilerraren alderdiak 14 urteko gutxieneko adina proposatu du sare sozialetan sartzeko
CDUk lege-araudi bat nahi du Alemaniarako zein Europa osorako, plataformetako operadoreek datuen babesa betez, adina egiaztatzeko sistema bat ezar dezaten.
Trumpek %10etik % 15era igoko ditu mundu mailako muga-zergak
Larunbatean iragarri duenez, inportazioei aldi baterako ezarritako muga-zerga globala % 15era igoko du, AEBko Auzitegi Gorenak Trumpek ezarritako muga-zergak legez kanpokotzat jo ostean.
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.