Behin-behineko aplikazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa

Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.

DAVOS (Switzerland), 20/01/2026.- Ursula von der Leyen, President of the European Commission speaks at the Congress Hall during the 56th World Economic Forum (WEF) in Davos, Switzerland, 20 January 2026. The meeting, held under the theme 'A Spirit of Dialogue,' brings together entrepreneurs, scientists, and corporate and political leaders and runs from 19 to 23 January. (Suiza) EFE/EPA/GIAN EHRENZELLER
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE

Europako Batzordeak behin-behinean aplikatuko du EB-Mercosur akordioa. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak iragarri du Europar Batasunaren (EB) eta Mercosurren arteko akordioaren merkataritza-atala behin-behinean sartuko dela indarrean, Argentinak eta Uruguaik berretsi ondoren.

Europako Batzordeko presidenteak honela azaldu du erabakia: “Lehen ere esan dut: haiek prest daudenean, gu ere prest egongo gara. Azken asteetan gai hau sakon aztertu dut estatu kideekin eta Europako Parlamentuko kideekin. Oinarri horren gainean, Batzordeak orain behin-behineko aplikazioari ekingo dio”.

Agintari alemanak gogorarazi duenez, urtarrilean Europako Kontseiluak Batzordea gaitu zuen akordioa behin-behinean aplikatzeko, Mercosurreko herrialde batek lehen berrespena eman bezain laster.

“Behin-behineko aplikazioa, berez, behin-behinekoa da. EBko tratatuen arabera, akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”, adierazi du Von der Leyenek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X