EPSTEIN KASUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehenengo presidente ohia

Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.

USA7369. WASHINGTON (ESTADOS UNIDOS), 19/12/2025.- Fotografía sin fecha específica de toma, publicada por el Departamento de Justicia de Estados Unidos (DOJ) dentro de los archivos del caso del pederasta Jeffrey Epstein donde aparece el expresidente de Estados Unidos Bill Clinton en un jacuzzi, acompañado por otra persona cuyo rostro fue tapado. El DOJ publicó este viernes miles de archivos del caso Epstein, entre los que figuran imágenes de Clinton y fotografías de figuras del espectáculo como Mick Jagger y Michael Jackson. EFE/ Departamento de Justicia de Estados Unidos (DOJ) /SOLO USO EDITORIAL/ NO VENTAS/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Clinton, Epsteinen artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE (AEBetako Justizia Saila)

Bill Clinton izango da Kongresuko ikerketa batean lekukotza ematera behartutako lehenengo presidente ohia. Epstein kasuaren harira egingo du.

Hillary Clintonen txanda ostegunean izan zen, eta Jeffrey Epstein ez zuela ezagutu berretsi zuen. Bill Clinton senarrak ezin izango du gauza bera esan, 2000ko hamarkadaren hasieran Epsteinen hegazkin pribatuan hainbat bidaia egin zituela onartu baitzuen, baina ukatuz pedofiloaren delituen berri zuenik.

Bill eta Hillary Clintonen deklarazioa James Comer Behe Ganberako Gainbegiratze Batzordeko presidenteak deitu zuen, 2019an espetxean hildako pederastarekin dituzten loturak azaltzeko.

Bi demokraten adierazpenak grabatu egingo dituzte eta irudiak geroago argitaratzea espero da.

Hillary Clintonek ukatu egin du Epstein ezagutu izana, baina aitortu du Ghislaine Maxwellekin, 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Epsteinen konplizearekin, behin baino gehiagotan egon zela.

Clintondarrek uko egin zioten, hasiera batean, Kongresuaren aurrean lekukotza emateari, baina agintariari men ez egiteagatik akusatuko zituztela mehatxatu ostean, Epsteinekin zituzten harremanak azaltzeko agerraldia onartzea erabaki zuten, eta Hillary Clintonek zuzenean emititzeko erronka bota zien errepublikanoei.

Haien ustez, Donald Trump AEBko presidenteak Epsteinekin zuen harremanaren inguruan arreta desbideratzeko estrategia baten parte da agerraldia.

Zure interesekoa izan daiteke

ucrania volodimir zelenski ursula von der leyen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europak babesa erakutsi dio Ukrainari, gerraren laugarren urteurrenean

Europak buruzagi nagusiek, horien artean, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa  Europako Batzordaren eta Europako Kontseiluaren presidenteak, hurrenez hurren, Volodimir Zelenskiri erabateko babesa agertu diote gaur goizean, Kieven. Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik lau urte bete direnean,  Santa Sofiako katedralean egindako zeremonian parte hartu dute, eta gerran hildakoak gogoratu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X