Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi berri hilko duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak

Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Jamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Kontseilua biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua eteteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 elizgizonak ez zeuden eraikinean bilduta.

Benjamin Netanyahu (C), israel Katz (R) Eyal Zamir (L).
Eyal Zamir, Benjamin Netanyahu eta Israel Katz (ezkerretik eskuinera).

Irango erregimenak izendatutako edozein buruzagi berri deuseztuko du Israelek, Israel Katz Defentsa ministroak asteazken honetan adierazi duenez.

"Israel suntsitzeko eta AEB, mundu librea eta inguruko herrialdeak mehatxatzeko eta Irango herritarrak zapaltzeko helburuz Irango erregimen terroristak izendatzen duen buruzagi oro, jopuntu argia izango da", esan du ohar batean. 

"Berdin dio zein izen duen eta non ezkutatzen den", gaineratu du.

Katzek adierazi duenez, berak eta Benjamin Netanyahu lehen ministroak "baliabide guztiak" erabiltzeko agindu diote Armadari, AEBekin batera erregimenaren gaitasunak ahuldu eta boteretik kentzeko.

Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Jamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Kontseilua biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua eteteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 elizgizonak ez zeuden eraikinean bilduta.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X