EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranen erasoaren ostean

Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du" mugimen horrekin. 

España fragata Cristobal Colón

Espainiak Ziprera bidaliko duen "Cristobal Colón" fragata. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiak Cristobal Colon fragata bidaliko du Ziprera, Iranen erasoen aurrean Europako uhartea babesteko, Defentsa Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Cristobal Colon ontzia martxoaren 10aren inguruan iritsiko da Kretako kostaldera, Charles de Gaulle frantsesarekin eta Greziako Armadako beste batzuekin batera. 

Mediterraneoko misioaren helburua Zipreri aireko babesa eta defentsa eskaintzea izango da, Patriot aire defentsa sistemaren gaitasunak osatzeko. 

Defentsa Ministerioaren arabera, Espainiak teknologia aldetik duen fragatarik "aurreratuena" da eta mugimendu horrekin Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du".

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X