Iranek AEBren baseen aurkako erasoak eta Israelek bonbardaketak areagotu dituenean, Txinak su-etena eskatu du
Oldarraldi militarra larritu egin da eta suteak piztu dira oinarrizko azpiegituretan. Horrek ezegonkortasuna handitu du eskualdean.
Ekialde Hurbileko tentsioa areagotu egin da igande honetan, Iranek Kuwaiteko eta Bahraingo base estatubatuarrei eraso diela jakin ostean. Suteak piztu dira oinarrizko azpiegituretan, eta Persiar golkoko herrialdeek egoera salatu dute.
Tasnim Irango agentzia ofizialaren arabera, Kuwaiten, misilak erabiliz eraso diote Arifjan baseari, Israelen eta AEBren jomugen aurkako erasoaldi berri batean.
Kuwaiteko agintariek baieztatu dute misil eta drone olde bati erantzun diotela. Erasoek suteak eragin dituzte Kuwaiteko Nazioarteko Aireportuan eta Gizarte Segurantzako Erakunde Publikoaren egoitzan. Barne Ministerioak jakinarazi du Kuwaiteko bi militar hil direla segurtasun lanetan ari zirenean.
Bahrainek ere salatu ditu Iranen erasoak. Mina Salman portuan dagoen base militar baten inguruan erasoak egin ditu Iranek.
Golkoko Lankidetza Kontseiluko herrialdeek erasoak gaitzetsi dituzte eta arriskutsutzat jo dute indarkeriaren gorakada. Jasem Mohamed Albudaiwi erakundearen idazkari nagusiak Kuwaiten eta Bahrainen "azpiegituren aurka Iranek egindako eraso negargarriak" salatu ditu, eta eskualdeko segurtasuna ezegonkortzen saiatzea leporatu dio Teherani.
Ordu batzuk lehenago, Masud Pezeshkian Irango presidenteak esan du bere herrialdeak ez dituela erasoak egingo inguruko herrialdeen aurka, lurralde horietatik Irani erasotzen ez badiote.
Bitartean, Israelek indartu egin du bere operazio militarra. Israelgo Armadak esan du Teheranen Irango indar armatuek erabilitako erregai-biltegien aurkako erasoak egin dituela. Halaber, gaineratu du Irango F-14 borroka-hegazkinei eraso diela Isfahan hiriko aireportuan.
Irango Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkari Ali Lariyanik jakinarazi du soldadu israeldarrak atxilotu dituztela, atxiloketak non izan diren argitu gabe, eta AEBri bere bajak ezkutatzea leporatu dio.
Israelek Libano bonbardatzen jarraitu du. Gutxienez 25 pertsona hil ditu larunbatetik iganderako gauean, herrialdearen hegoaldeko herrietan eta Beirut hiriburuan egin dituen erasoetan, Libanoko Albiste Agentzia Nazionalaren arabera.
Israelgo Armadaren arabera, Beiruten "eraso zehatza" egin du Irango Guardia Iraultzailearen Quds Indarreko komandanteen aurka. Hezbollah talde xiitak, berriz, ziurtatu du Israelgo tropekin zuzeneko borrokaldiak izaten ari dela Aitaroun udalerritik gertu.
Liskarren gorakadaren aurrean, Wang Yi Txinako Atzerri ministroak operazio militarrak berehala bertan behera uzteko eskatu du, gatazka areagotu ez dadin. Prentsaurreko batean Txinako diplomaziaburuak esan duenez, "gerra ez zen inoiz lehertu behar"; izan ere, horren hitzetan, "ez dio inori mesederik egiten".
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 300 pertsona hil dira Kongoko Errepublika Demokratikoko meatze batean izandako beste luizi batean
Gutxienez 300 pertsona hil dira Rubaya meatze eremuan izandako beste luizi batean, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ipar-ekialdean. Asteartean beste 200 pertsona hil ziren bertan, eta urtarrilaren 28an, 400 baino gehiago.
Israelek petrolio azpiegiturei eraso die Teheranen eta hodei toxikoa eragin du
Teheran ke-laino toxiko batean murgilduta esnatu da gaur, Israelek goizaldean petrolio instalazioen aurka egindako erasoen ondorioz.
250 pertsona hil dira astebete baino gutxiagoan Kongoko Errepublika Demokratikoko meategi batean
Martxoaren 3an, 200 pertsona baino gehiago hil ziren lur-jausi batek harrapatuta; gaur, beste luizi batek gutxienez 40 biktima eragin ditu. Rubayako meategian hilabete pasatxoan gertatutako hirugarren luizia da gaurkoa, eta larriena urtarrilaren 28koa izan zen, 400 pertsonatik gora hil baitziren orduan.
Iranek gaur "eraso oso gogorra" jasoko duela esan du Trumpek
Irango Atzerri ministro Seyed Abbas Araghchik AEBko presidenteari erantzun dio "Irango indar armatuak erantzuteko prest" daudela, erasoaldia areagotzea badu helburu.
Gerra gogortu egin da, baina Iranek esan du ez diela eskualdeko beste herrialdeei eraso egingo
Ultrakontserbadoreek gogor kritikatu dute Irango presidente Masud Pezeshkian, gerraren erasoak jasan dituzten herrialdeei barkamena eskatzeagatik. Horregatik, hasiera batean esandakoak zuzendu ditu presidenteak.
Kuba "azkenetan" dago, Trumpen hitzetan
Dena den, AEBko presidenteak adierazi du Habanarekin negoziatzen ari dela.
Iranen aurkako erasoak hasi eta astebetera, zer galdera sortzen ditu Ekialde Hurbileko gerrak?
Munduko ordena egoera berri batean sartu zen duela astebete, Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako erasoak hasi zituztenean. Noiz arte iraungo du gatazka honek? Golkoko herrialdeak sartuko ote dira? Zer jarrera hartuko dute Europak, Errusiak eta Txinak? Gerra berri honek sortzen dituen zalantzak argitzen saiatu da Mikel Reparaz kazetaria.
200 hildako baino gehiago zenbatu dituzte aste honetan Libanoko bonbardaketetan
Horrez gain, 700.000 lagunek baino gehiagok etxea utzi behar izan dutela esan du Mikel Ayestaranek Beirutetik bertatik. Libanoko hiriburuko hegoaldeko auzoak husteko eskatu ondoren, bonbardaketa gogorrak egin ditu Israelek.
Kubako Gobernua "laster" eroriko dela ziurtatu du Trumpek
AEBko presidentearen arabera, kubatarrek "akordio batera iritsi nahi dute", eta negoziatzeko Marco Rubio Estatu idazkaria izendatu du Trumpek. Errepublikanoaren hitzetan, Kubaren erorketa "pastelaren gerezia" izango litzateke.