ERREAKZIOAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBk ez du Mojtaba Khameneiren izendapenari buruzko iritzirik eman, eta Txinak eta Errusiak onartezintzat jo dute haren aurkako ezein eraso

Trumpek, berriz, azpimarratu du ez dagoela pozik hautuarekin. The New York Post egunkari estatubatuarrari egindako adierazpenetan, baieztatu du ez datorrela bat Adituen Batzordeak hartutako erabakiarekin. Edonola ere, ez du aurreratu buruzagi berria AEBren erasoaldiaren jomugan den ala ez.

iran

Motjaba Khamenei Irango lider nagusiaren izendapenak soka luzea ekarri du Europar Batasunean nahiz handik kanpo. Atzo, igandea, AEBko presidente Donald Trumpek ohartarazi zuen aiatola berriak ez duela "luze iraungo" AEBren onespenik ez badu. Irango lider gorenaren izena jakin aurretik egin zituen adierazpen horiek; hala ere, joan zen astean esan zuen "onartezina" izango ltzatekeela Motjaba Khamenei buruzagi aukeratzea.

Behin hautuaren berri emanda, agintari estatubatuarrak aipatu du ez dagoela pozik. New York Post egunkari estatubatuarrak jasotako adierazpenetan argi utzi du ez datorrela bat Irango Adituen Asanbleak hartutako erabakiarekin. 

Edozein modutan, ez du aurreratu buruzagi berria AEBren helburu bat den ala ez.

EBk ez du aiatola berriari buruzko iritzirik eman

Europar Batasunak (EB) Khameneiren hautaketa hartu du ahotan, baina haren izendapenaren inguruko iritzirik eman gabe, eta gogorarazi du Irango erregimenak "nazioarteko zuzenbidea urratzen duten ekintzak" egin dituela.

Halere, nabarmendu du Mojtaba Khameneik ez duela Europar Batasunaren zigorrik jaso.

Alemaniak berriz adierazi du Irango herriak aukeratu behar duela bere buruzagia

Alemaniako Gobernuak ere hitz egin du izendapenari buruz, eta berriz adierazi du Irango herriari dagokiola bere buruzagia aukeratzea —Irango Adituen Batzordeak egin du hautaketa—. 

"Behin eta berriz azpimarratu dugu Irango herriak bere etorkizunari buruzko erabakia izan beharko lukeela, eta, batez ere, herrialdearen lidergo politikoa nork gauzatzen duen eta herrialdearen patu politikoa nork erabakitzen duen deliberatu beharko lukeela", adierazi du prentsaurreko batean Josef Hinterseher Kanpo Arazoetako bozeramaileak. "Iraganean ez da horrelakorik gertatu, ezta gaur egun ere", gaineratu du.

Alemaniako Gobernuaren iritziz, "argi dago" Mojtada Khameneiren hautaketak jarraipena emango diola aurreko erregimenari.

Putinek babesa agertu dio Irani

Errusiako presidente Vladimir Putinek "babes etenezina" adierazi dio Irani. "Errepublika Islamikoaren kide fidagarria izan da Errusia, eta halaxe izaten jarraituko du. Arrakasta opa diot aiatola berriari aurretik dituen lan zailetan", azpimarratu du Putinek zorion-adierazpenean.

Hartara, Moskuk Teherani emandako babesa eta "lagun irandarrekiko" elkartasuna plazaratu du Kremlingo buruak.

Putinek erantsi duenez, Khameneiren semearen agintaldiak "adore eta dedikazio handia" eskatzen du eraso armatuei aurre egiteko orduan. "Aitaren lana ohorez jarraituko duela espero dut, eta proba gogorretan Irango herria batuko duela", gaineratu du.

Txinak buruzagi goren berriaren aurkako edozein eraso onartezintzat jo du 

Txinako Gobernua buruzagi goren berriaren aurkako edozein erasoren aurka agertu da, bi herrialdeek Irango estatuburu berriaren kontra egindako mehatxuen aurrean.

Hala, Txinak Irango buruzagi goren berriaren izendapena "aintzat hartzen" duela azpimarratu du, "Iranek bere Konstituzioaren ildotik hartutako erabakia" delako. Aldi berean, "ekintza militarrak berehala etetea eta elkarrizketara eta negoziaziora lehenbailehen itzultzea" eskatu du, "tentsioak areagotzea saihesteko".

Mahmoud Ahmadinejadek eta Hezbollahk Mojtaba Khamenei zoriondu dute

Mahmoud Ahmadinejad Irango presidente ohiak Mojtaba Khamenei zoriondu du, bai eta Hezbollah alderdiak ere, Teheranenekin duen "harreman sendoa" gogora ekarrita.

Bestalde, Masud Pezexkian Irango presidenteak Mojtaba Khamenei aiatolaren "buruzagitza jakintsua" nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X