700 pertsona inguru hil dira Israelek Libanon egindako erasoetan
Israelgo Gobernuak Libano "hartzeko" mehatxua egin du ostegun honetan, Hezbollahren "mehatxuari" aurre egiteko asmoz. "Bakea eta Segurtasuna agindu genien iparraldeko komunitateei, eta horixe da, hain zuzen ere, egingo duguna", azpimarratu du Israelek.
Israelgo Armadaren erasoak, Libanon. Argazkia: EFE
Ia 700 pertsona hil dira azken egunotan Israelgo Armadak Libanon egindako erasoetan, tokiko agintariek ostegun honetan jakitera eman dutenez. Hezbollah talde xiitak jaurtitako lehergaiei erantzuteko asmoz egin dituzte bonbardaketa horiek. AEBk eta Israelek otsailaren 28an Iranen aurka abiatutako erasoaldian Ali Khmenei aiatola hil ostean hasi ziren erasoak Libanon.
Dagoeneko 687 dira hildakoak, tartean 98 haur eta 52 emakume, Libanoko Informazio Ministerioak ohar batean azaldu duenez. "Israelek ekintza armatuak herrialdean zabaltzeko mehatxu egiten jarraitzen du", deitoratu du Paul Morcos Informazio ministroak.
Israelgo Gobernuak Libano "hartzeko" mehatxua egin du ostegun honetan, Hezbollah taldearen "mehatxuari" aurre egiteko, taldeak jaurtitako lehergaiei erantzuteko egindako bonbardaketa eta lurreko erasoaldien baitan.
Hala, Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak Armadari aginduak eman dizkio "Libanon jarduerak hedatzeko eta iparraldeko guneetan Bakea eta Segurtasuna berrezartzeko presta dadin". "Bakea eta Segurtasuna agindu genien iparraldeko komunitateei, eta horixe da, hain zuzen ere, egingo duguna", azpimarratu du.
Gaur goizaldean, Hezbollah taldeak 200 bat lehergai jaurti ditu Israelgo iparraldearen kontra, Armadako estimazio baten arabera, Iranekin koordinatutako eraso batean. Iparraldeko herritarrak ezustean harrapatu ditu, baina ez du hildakorik eragin.
Israelgo Indar Armatuek Libano hegoaldeko biztanleentzako ebakuazio-agindua zabaldu dute ostegun honetan, Litani ibaiaren iparraldean dagoen eremua gehituta. Eskaera, zehazki, Zahrani ibaiaren hegoaldean, iparralderago, dauden eremuetako biztanleei zuzenduta dago.
Israelek iragarri du beste erasoaldi bat abiatuko duela Beiruten
Testuinguru horretan, Israelgo Armadak iragarri du beste erasoaldi bat abiatuko duela Beiruten (Libanoko hiriburua) aurka.
Eraso horiek goizaldean gutxienez 12 pertsona hil eta 28 zauritu ostean iragarri dira, duela hamar egun baino gehiago Israelek aireko erasoaldia hasi zuenetik Libanoko hiriburuan izandako erasorik okerrena da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuzko itsasarteak itxita jarraitu behar duela azpimarratu du Irango buruzagi goren berriak
Ormuzko itsasartea blokeaturik jarraitu behar duela esan du Mojtaba Khameneik, "etsaiari presio egiteko", inguruko ontzien aurkako erasoen ostean. "Irango indar armatuek aberria menderatzeko, eta, litekeena, zatitzeko itxaropena kendu diete etsaiei", adierazi du Khameneik.
Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du
Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.
Iranek bere gain hartu du "AEBren ontzi" baten aurka Persiar golkoaren iparraldean egin den erasoa
Gainera, Iranek bi petrolio-ontziri eta karga-ontzi bati eraso egin die Persiar golkoan, Ormuzko itsasartetik gertu. Bien bitartean, Israelgo armadak Libano bonbardatzen jarraitzen du, eta azken orduetan iragarri beste erasoaldi bat abiatuko duela Teheranen dituen helburuen aurka.
AEBk 172 milioi upel aterako dituzte beren petrolio erreserba estrategikoetatik
Ormuzko itsasartetik igarotzen ari ziren itsasontzien aurkako azken erasoen ondotik, Brent upelaren prezioa 100 dolarretik gora igo da.
Kalte-ordainak eta "berme irmoak" eskatu ditu Iranek AEBrekin eta Israelekin duen gatazka amaitzeko
Masud Pezexkian presidenteak adierazi du Teheran eskualdean bakea ezartzeko "konprometitua" dagoela, eta "autodefentsarako" eskubideaz mintzatu da.
Trumpek berriz esan du Espainiak ez duela Defentsan "laguntzen", eta merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du
Donald Trump AEBko presidenteak asteazken honetan esan duenez, Espainiako Gobernuak "ez du laguntzen" Defentsaren alorrean, eta bien arteko merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du berriro.
Ormuzko itsasartean misio bat egiteko baldintzak ez direla betetzen onartu du Macronek
Hala ere, azpimarratu du "antolatu" egin behar direla, inguruan dauden merkantzia-ontziei eskolta emateko.
Brent upela egonkor dago, 88 dolarrean, petrolio-erreserbak merkaturatzeko zain
The Wall Street Journal egunkariak asteazken honetan argitaratu duenez, Nazioarteko Energia Agentziak (IAE) inoizko petrolio erreserben kopuru handiena merkaturatzea proposatu du, petrolioaren prezioak murrizteko, eta IAEko herrialdeek 2022an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean jarri zituzten 182 milioi petrolio upelak baino gehiago lirateke.
AEBren arabera, Ormuzko itsasartean minak jartzen ari ziren Irango 16 itsasontzi suntsitu dituzte
AEBko Komando Zentralak bideo bat zabaldu du, Irango ontzien aurkako erasoak ikusgai. Adierazi dutenez, operazioaren helburua da nabigazioa berriz martxan jartzea.