Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du eta presioak upelaren prezioa 100 dolar ingurutan jarri du
Nazioarteko Energia Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzeko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upelen baliokidea galdu da merkatuetan. Ormuzeko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurretik zeudenekin alderatuz gero. Izan ere, krisia hasi aurretik 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean eta beste 5 milioi petroliotik eratorritakoenak, munduko eskaintzaren % 20 inguru orotara.
Persiar Golkoan eta Ormuzko itsasartean itsasontziei egindako eraso berriek (tartean Irakeko uretan zeuden bi petrolio-ontzi), Irango gerraren hamahirugarren egunaren hasiera baldintzatu dute, brentaren prezioa upeleko 100 dolarretik gora igoaraziz goizaldean, nahiz eta gero jaitsi egin den berriro.
Otsailaren 28an AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatutako gerra hau 2025eko ekaineko Hamabi Eguneko gerra baino gehiago luzatu da dagoeneko, eta hondamendia eragiten ari da Ekialde Hurbil osoan. Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) hartutako larrialdi-neurriak gorabehera, krisi energetiko baterako mehatxuak ozenagoak dira egunak igaro ahala.
Agentziaren azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, merkatuan 10 milioi upelen baliokidea galdu dira egunero (8 petrolio gordinarenak eta 2 petroliotik eratorritako produktuenak).
Ormuzko itsasartetik igarotzen den garraio fluxua lehengoaren % 10etik behera da. Izan ere, orduan eguneran 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren handik eta beste 5 milioi upel petroliotik eratorritakoenak, munduko eskaintzaren % 20 inguru, orotara.
Bien bitartean, Golkoko beste ekoizle batzuk —Arabia Saudi edo Irak, esaterako— ekoizpena murriztu dute eta bide alternatiboen bila ari dira Ormuzeko itsasartzea saihesteko.
IEAk gogorarazi duenez, itsasarte horretatik ateratzen ziren fluxuen % 90 Asiako merkatura bideratzen ziren, Europara % 4 eta AEBra % 3.
Txostenaren egileek azpimarratu dutenez, gatazkak petrolioaren eta gasaren merkatuetan eta, oro har, ekonomian izango duen eragina, eraso militarren intentsitatearen eta energia aktiboei eragindako kalteen mende ez ezik, Ormuzko itsasartetik itsas trafikoa etetearen iraupenaren mende ere egongo da".
Irango petrolioa Ormuzen dabil
Petrolio-ontzien jarraipena egiten duen Kpler konpainiaren eta itsas-merkataritzaren inguruko datuak biltzen dituen Lloyd 's List Intelligence konpainiak egindako azterketa baten arabera, gerra hasi aurretik baino petrolio gehiago ari da esportatzen orain Iran Ormuzko itsasartetik.
Txostenaren arabera, Golkoko beste herrialde batzuetakoa ez bezala, Irango petrolio gordina Ormuzetik barrena ateratzen ari da; sei petrolio ontzi atera dira Irandik otsailaren 28tik, AEBk zigortutako Cuma ontzia barne, aste honetan itsasoratu zena. AEBk zigortutako petrolio-gas likidotuaren beste bi ontzi ere itsasoratu ziren Irandik, ostiralean, karga bertan hartu ostean, Reutersen arabera.
Agentzia horrek jasotako beste azterketa baten arabera, gutxienez 11 milioi petrolio upel atera dira Irandik; zehaztu dutenez, bertatik 8 milioi upelekin atera ziren lau superpetroliontzi Singapur inguruko uretara iritsi ziren, Asiako merkaturako bidean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek bere gain hartu du "AEBren ontzi" baten aurka Persiar golkoaren iparraldean egin den erasoa
Gainera, Iranek bi petrolio-ontziri eta karga-ontzi bati eraso egin die Persiar golkoan, Ormuzko itsasartetik gertu. Bien bitartean, Israelgo armadak Libano bonbardatzen jarraitzen du, eta azken orduetan iragarri beste erasoaldi bat abiatuko duela Teheranen dituen helburuen aurka.
AEBk 172 milioi upel aterako dituzte beren petrolio erreserba estrategikoetatik
Ormuzko itsasartetik igarotzen ari ziren itsasontzien aurkako azken erasoen ondotik, Brent upelaren prezioa 100 dolarretik gora igo da.
Kalte-ordainak eta "berme irmoak" eskatu ditu Iranek AEBrekin eta Israelekin duen gatazka amaitzeko
Masud Pezexkian presidenteak adierazi du Teheran eskualdean bakea ezartzeko "konprometitua" dagoela, eta "autodefentsarako" eskubideaz mintzatu da.
Trumpek berriz esan du Espainiak ez duela Defentsan "laguntzen", eta merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du
Donald Trump AEBko presidenteak asteazken honetan esan duenez, Espainiako Gobernuak "ez du laguntzen" Defentsaren alorrean, eta bien arteko merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du berriro.
Ormuzko itsasartean misio bat egiteko baldintzak ez direla betetzen onartu du Macronek
Hala ere, azpimarratu du "antolatu" egin behar direla, inguruan dauden merkantzia-ontziei eskolta emateko.
Brent upela egonkor dago, 88 dolarrean, petrolio-erreserbak merkaturatzeko zain
The Wall Street Journal egunkariak asteazken honetan argitaratu duenez, Nazioarteko Energia Agentziak (IAE) inoizko petrolio erreserben kopuru handiena merkaturatzea proposatu du, petrolioaren prezioak murrizteko, eta IAEko herrialdeek 2022an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean jarri zituzten 182 milioi petrolio upelak baino gehiago lirateke.
AEBren arabera, Ormuzko itsasartean minak jartzen ari ziren Irango 16 itsasontzi suntsitu dituzte
AEBko Komando Zentralak bideo bat zabaldu du, Irango ontzien aurkako erasoak ikusgai. Adierazi dutenez, operazioaren helburua da nabigazioa berriz martxan jartzea.
Tentsioa Bruselan, Von der Leyenek “jada existitzen ez den” mundu-ordenaz esandakoengatik
Erkidegoko iturriek zehaztu dutenez, bere diskurtsoaren helburua ez zen arauetan oinarritutako sistemarekiko errespetua lurperatzea, baizik eta azpimarratzea, gero eta gatazkatsuagoa den mundu honetan, EBk ezin dituela babes horiek baliatu bere interesak defendatzeko modu bakar gisa.
Gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon
Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzko itsasartean eta, kendu ezean, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.