MISIOA ILARGIRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NASAk apirilaren 1ean bidaliko du Artemis II misioa, tripulatutako lehen bidaia Ilargira 50 urtean

AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan abiatzekoa zen, baina atzeratu egin zen. 

Nasa Artemis II ilargia

Artemis II misioa, abiarazteko plataforman. Artxiboko argazkia: Agentziak

Hainbat atzerapenen ondotik, NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio agentziak datorren apirilaren 1ean bidali asmo du Artemis II misioa Ilargira. Kasu horretan, azken 50 urteetan Ilargira egingo den tripulatutako lehen bidaia izango da. 

NASAk datorren martxoaren 19an mugitu asmo ditu SLS (Space Launch System) suziria eta Orion ontzia 39B jaurtiketa plataformara, apirilaren 1erako azken prestaketa lanak egiteko. 

Artemis II misioa martxoan abiatzekoa zen, baina atzeratu egin zen. Hori dela eta, NASAk jaurtiketa plataformatik erretiratu zituen SLS suziria eta Orion ontzia otsailaren amaieran. 

Apolo misioa —Ilargira egindako tripulutatutako misioa— amaitu eta 54 urtera, gizakia Ilargira itzuliko da. 

Apirilerako aurreikusita dagoen misioak 10 eguneko iraupena izango du eta lau astronautak parte hartuko dute: Reid Wiseman komandantea, Victor Glover pilotua, Cristina Koch eta Jeremy Hansen misio espezialistekin batera. 

Hala ere, gutxienez 2028ra arte itxaron beharko da gizakiak berriro ere Ilargia zapaltzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X