AEBk Kharg uhartea bonbardatu du, baina Iranek esan du ez diola kalterik egin petrolio azpiegiturari
Teheranek estatubatuarren baseen aurkako erasoak egiten jarraitu du Persiar golkoko herrialdeetan, eta Israeli ere egin dio eraso.
Donald Trump AEBko presidenteak ostiralean adierazi duenez, AEBko Armadak Irango Kharg uharte estrategikoa bonbardatu du, baina "duintasunagatik" ez dio petrolio azpiegiturari eraso egin.
"Duela oso gutxi, nire agindupean, AEBko Aginte Zentralak (CENTCOM) Ekialde Hurbileko historiako bonbardaketarik gogorrenetako bat egin du, eta helburu militar guztiak suntsitu ditu Irango harribitxian, Kharg uhartean", jakinarazi du Truth Social sare sozialean, eta, "duintasunez, uharteko petrolio azpiegitura ez suntsitzea erabaki" duela gehitu du.
Hala ere, AEBko presidenteak esan du berriro aztertuko duela petrolio industriaren aurkako erasoak egin ala ez, Ormuzko itsasartean egoerak bere horretan jarraitzen badu. Horren harira, Trumpek jakinarazi du "laster" petrolio-ontziak militarki babestuko dituztela itsasartea igaro dezaten.
Iranek, bere aldetik, esan du erasoek ez dutela helburua bete, eta Khatam al Anbiyako Kuartel Nagusiko bozeramaile batek adierazi du AEBren parte-hartzea duen petrolio azpiegitura orori eraso egingo diola Iranek.
"AEBko akzioak dituzten edo AEBrekin elkarlanean aritzen diren eskualdeko petrolio-konpainien petrolio, ekonomia eta energia azpiegitura guztia berehala suntsituko dugu eta errauts bihurtuko dugu", mehatxatu du.
Irango iturri ofizialetatik jakinarazi dutenez, Kharg uhartearen aurkako erasoak ez du petrolio azpiegiturarik suntsitu, nahiz eta 15 leherketa inguru izan diren.
Era berean, persiar herrialdeko agintariek adierazi dutenez, AEBk bonbardaketa egin eta ordubete eskasera martxan ziren uharteko defentsa-sistemak, Trumpek esandakoaren kontra.
Kharg uhartea (24 kilometro karratu ditu) Irango kostaldetik 25 kilometro hegoaldera dago, Persiar golkoan, eta funtsezko puntu estrategikoetako bat da Irango Islamiar Errepublikako petrolio-merkataritzarentzat, Irango petrolio gordinaren % 90 bertatik esportatzen baitute.
Iranen beste eraso olde bat
Bien bitartean, Irango indarrek beste bonbardaketa olde bat egin dute gauean, AEBren baseak dituzten Persiar golkoko herrialdeen eta Israelgo hainbat eremuren aurka.
Irango Guardia Iraultzaileak Fars albiste-agentziaren bitartez zabaldutakoaren arabera, erasoaldi hori Libanoko Hezbollah alderdi-milizia xiitarekin koordinatuta egin du Israelgo iparraldean.
Qatarren eta Iraken, berriz, Iranek AEBren base militarrei egin die eraso.
Qatarko, Arabiar Emirerri Batuetako eta Saudi Arabiako defentsa-sistemek aurre egin behar izan diote droneak eta misilak erabiliz egindako erasoari. Dubaiko agintariek jakinarazi dutenez, hondakinak eraikin baten gainean erori dira aireko eraso bat geldiarazi ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk Bagdaden duen enbaxadari eraso egin diote
Drone batekin egindako erasoak kalte nabarmenak eragin ditu Irakeko hiriburuko erdigunean dagoen eraikinean, baina oraingoz ez dute jakinarazi biktimarik izan den ala ez.
Kubak eta AEBk elkarrizketak abiatu dituzte, Trumpen mehatxuen ondoren
Aurreneko kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak aurkitzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".
AEBk Errusiako petrolioaren gaineko zigorrak leuntzea kritikatu dute Europako buruzagiek
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ohartarazi du zigor horiek leuntzeak Moskuren jarrera indartzen duela, eta 10.000 milioi dolar gehiago ematen dizkiola Ukrainaren aurkako gerrarekin jarraitzeko.
NASAk apirilaren 1ean abiatuko du Artemis II misioa, 50 urten Ilargira egingo duten lehen hegaldi tripulatua
AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten.
Prezioen igoerari eutsi ahal izateko Errusiako petrolioa erosteko aldi baterako baimena eman du AEBk
Bestalde, Donald Trumpek ohartarazi du "su potentzia paregabea, munizio mugagabea eta denbora" dituela aurretik Iranek gidatzen duen "zabor zoroari" aurre egiteko.
700 pertsona inguru hil dira Israelek Libanon egindako erasoetan
Israelgo Gobernuak Libano "hartzeko" mehatxua egin du ostegun honetan, Hezbollahren "mehatxuari" aurre egiteko asmoz. "Bakea eta Segurtasuna agindu genien iparraldeko komunitateei, eta horixe da, hain zuzen ere, egingo duguna", azpimarratu du Israelek.
Ormuzko itsasarteak itxita jarraitu behar duela azpimarratu du Irango buruzagi goren berriak
Ormuzko itsasartea blokeaturik jarraitu behar duela esan du Mojtaba Khameneik, "etsaiari presio egiteko", inguruko ontzien aurkako erasoen ostean. "Irango indar armatuek aberria menderatzeko, eta, litekeena, zatitzeko itxaropena kendu diete etsaiei", adierazi du Khameneik.
Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du
Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.
Iranek bere gain hartu du "AEBren ontzi" baten aurka Persiar golkoaren iparraldean egin den erasoa
Gainera, Iranek bi petrolio-ontziri eta karga-ontzi bati eraso egin die Persiar golkoan, Ormuzko itsasartetik gertu. Bien bitartean, Israelgo armadak Libano bonbardatzen jarraitzen du, eta azken orduetan iragarri beste erasoaldi bat abiatuko duela Teheranen dituen helburuen aurka.