EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek beste bonbardaketa olde bat iragarri du Iranen, Libano bonbardatzen duen bitartean, eta Iranek Netanyahuren burua eskatu du

Trumpek esan du Kharg uhartea berriro bonbardatzea pentsatzen ari dela, "dibertitzeko baino ez bada ere".

TIRO, 15/03/2026.- En la ciudad de Tiro, en el sur del Líbano, resuena el sonido de los bombardeos que azotan las aldeas de los alrededores, mientras la destrucción de los primeros ataques dentro de la propia urbe se acumula en las calles, pero muchos vecinos aún se resisten a acatar las órdenes de evacuación de Israel. EFE/ Edgar Gutiérrez
Tiro, Libano hegoaldean. Argazkia: EFE

Israelek iragarri du beste bonbardaketa olde bat hasiko duela igande honetan Iranen aurka, oraingoan herrialdearen mendebaldeko jomugen kontra.

400 bonbardaketa baino gehiago egin ditu Iranen, otsailaren 28an AEBrekin batera operazio militarra hasi zuenetik.

Armadaren datuen arabera, larunbatean bakarrik, Israelgo gerra-hegazkinek 200 helburu baino gehiago jo dituzte persiar herrialdean, dozenaka misil jaurtigailu, aireko defentsa-sistemak eta arma-biltegiak barne.

Gainera, 800 pertsona inguru hil ditu Libanon, azken erregistro ofizialaren arabera, eta 1.933 zauritu baino gehiago eta ia milioi bat desplazatu utzi ditu bertan.

Israelen, Iranen misilek 12 hildako eragin dituzte orain arte.

Iranek Netayahuren burua eskatu du

Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa "etenik gabe" jazarriko duela adierazi du Irango Guardia Iraultzaileak igande honetan.

Guardia Iraultzaileak iragarri duenez, Iranek 52 eraso egin ditu Israelgo sektore industrialen eta Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetan AEBk dituen indarren aurka, baina ez du zehaztu non.

Bien bitartean, Donald Trumpek esan du AEBk berriro bonbardatu dezakeela Irango Kharg uhartea, Islamiar Errepublikaren petrolio industriaren erdigunea, ostiralean Ekialde Hurbileko "historiako bonbardaketarik indartsuenetako bat" egin ostean.

NBC kateari telefonoz egindako elkarrizketa batean adierazi zuenez, "agian" berriro bonbardatuko dute, "dibertitzeko baino ez bada ere".

Gainera, bart, agintari estatubatuarrek ostegunean Iraken hil ziren sei soldadu estatubatuarren izen-abizenak plazaratu dituzte. Pentagonoak esan du istripu batean hil zirela; Iranen eta irakiar milizien arabera, baina, misil batek jo zituen.

Sei hildakoak honako hauek dira: John A. Klinner (33 urte, Auburn, Alabama), Ariana G. Savino kapitaina (31 urte, Covington, Washington), Ashley B. Pruitt sarjentu teknikoa (34 urte, Bardstowna, Kentucky), Seth R. Koval kapitaina (38 urte, Mooresville, Indiana), Curtis J. Angst kapitaina (30 urte, Wilmington, Ohio), eta Tyler H. Simmons sarjentu teknikoa (28 urte, Columbus, Ohio).

Horiek ere zenbatuta, 14 dira jada otsailaren 28an Iranen aurkako erasoaldia hasi zenetik hil diren soldadu estatubatuarrak: horietako zazpi irandarren erasoen ondorioz hil ziren; bat, Kuwaiten izandako "larrialdi mediko" baten ondorioz; eta gainerakoak, Irakeko gertakarian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X