EKIALDE HURBILEKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu

Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari, eta “modu berean” erantzungo duela ziurtatu du AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu. 

(Foto de ARCHIVO)

January 24, 2025, Shiraz, Fars, Iran: Members of the Basij paramilitary force, operating under the Islamic Revolutionary Guard Corps (IRGC), participate in a military rally. Established on December 26, 1979, by Ayatollah Ruhollah Khomeini, the Basij Resistance Force, commonly referred to as the Basij, plays a crucial role in Iran's history. As per Article 13 of the IRGC Employment Regulations, a Basiji is a volunteer who joins the IRGC's extensive 20-million-strong force. The Basij was particularly influential during the Iran-Iraq War and remains a significant paramilitary entity within the IRGC today.



Europa Press/Contacto/Sepahnews

24/1/2025
Irango Guardia Iraultzaileko kideak. Artxiboko argazkia: Europa Press

Iranek Pertsiar golkoko sarbide eta komunikazio bide guztietan minak jartzearekin mehatxu egin du, Ameriketako Estatu Batuek Irango uharteren baten aurkako erasoa egiten badu. Izan ere, Estatu Batuak aztertzen ari dira Irango petrolio gune nagusia dagoen Jarg uhartea inbaditzea. 

"Etsaiak Irango kostaldeak edo uharteak erasotzeko edozein saiakerak Pertsiar golkoko eta kostaldeetako sarbide eta komunikazio bide guztietan minak jartzea eragingo du", ohartarazi du Irango Defentsa Kontseiluak.

Iranek “modu berean” erantzungo du AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu

Irango Guardia Iraultzaileak ukatu egin du eskualdeko zentral elektrikoen aurka egiteko asmorik duela, baina ohartarazi du "modu berean" erantzungo duela AEBk Errepublika Islamikoaren instalazioei eraso egiten badie. 

“Iranek erantzun egingo du erregimen okupatzailearen zentralak eta base estatubatuarrak argindarrez hornitzen dituzten instalazioak, azpiegitura ekonomikoak, industrial eta energetikoak kolpatuz”, adierazi du Guardia Iraultzaileak Tasnim albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera.

Asteburuan Donald Trumpek mehatxu egin zion Irani azpiegitura energetikoei eraso egingo diela 48 orduko epean Ormuzko itsasartea erabat ireki ezean. Ultimatuma astelehen gauean amaitzen da. 

Iranek entzungor egin die mehatxuei, eta ohartarazi du AEBk esandakoa betetzen badu erantzun egingo duela. 

"Edozein mehatxuri maila berean erantzuteko prest gaude, eta horrela egingo dugu. AEBek ez dituzte gure gaitasunak ezagutzen eta martxan ikusiko dituzte", nabarmendu du Guardia Iraultzaileak. Halaber, gatazka ez duela berak hasi gogoratu du. 

Astelehen gauean amaituko da Ormuzko itsasartea irekitzeko AEBk Irani emandako epea. Iran eta Oman arteko itsasarte horretatik igarotzen da munduan ekoizten den petrolioaren % 20 baino gehiago eta itxita dagoenetik petrolioaren prezioak izugarri igo da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X