Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Israelgo Armadak Irango azpiegituren aurkako erasoaldia abiatu du, Irandik Israelera jaurtitako misilei erantzunez, Israelgo Defentsa Indarrek zabaldutako informazioaren arabera.
Bi herrialdeen arteko tentsioak gora egiten jarraitzen du, eta Israelek defentsa sistemak aktibatu ditu Iranek jaurtitako misilei aurre egiteko. Israelgo agintariek kaltetutako eremuetan bizi diren herritarrak ohartarazi dituzte, babes hartzeko eta leku seguruetan egoteko eskatuz.
Ildo beretik, Ameriketako Estatu Batuek Iranen aurkako mehatxuak areagotu ditu. Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako 48 orduko epea amaitzen denean, herrialdeko zentral elektriko handienetako baten aurkako erasoak hasiko dituela ohartarazi du AEBren NBEko enbaxadoreak.
Espero bezala, Teheranek gogor erantzun du. Ormuzko itsasartea erabat ixteko eta AEBren interesen aurkako erasoak egitearekin mehatxu egin du Iranek, Ebrahim Zolfagari buruzagi militarrak adierazi duenez.
Israelek, bere aldetik, bere aurka barreiatze bonbak jaurti dituztela salatu du. Effie Defrin Armadako bozeramailearen arabera, gerra hainbat astez luzatu eta operazioak areagotu egingo dira. Ildo horretan, Libano hegoaldean Hezbollahren aurkako lurreko erasoaldia zabaltzeko aukera jarri du mahai gainean.
Arlo politikoan, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Iranen aurkako erasoaldiarekin bat egiteko dei egin die nazioarteko gainerako buruzagiei, beren inplikazioa zalantzan jarriz.
Bien bitartean, Ekialde Hurbileko gerra Pertsiar Golkoko beste herrialde batzuetara zabaldu da. Saudi Arabiak droneak eta misilak atzeman dituela jakinarazi du eta Arabiar Emirerri Batuek, berriz, Irandik jaurtitako misilak eraitsi dituztela nabarmendu dute.
Bahrainen, berriz, bart sirenak entzun dira birritan. Kuwaitek ere defentsa sistemak aktibatu ditu misilak eta droneak geldiarazteko.
Otsailaren 28an AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia abiatu zuenetik, 4.000 pertsona baino gehiago hil eta 40 energia azpiegitura inguru kaltetu dituzte, Energiaren Nazioarteko Agentziaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin zuten igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens), eta hainbat pertsona zauritu ziren, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
Iranek "modu berean" erantzungo duela ziurtatu du AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. Larunbatean AEBko presidenteak 48 orduko epea eman zion Ormuzko itsasartea erabat irekitzeko, eta hori egin ezean, Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin zion.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.