ENERGIA KRISIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean

Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago, baina ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.

AME6394. LA HABANA (CUBA), 21/03/2026.- Personas caminan por una calle sin electricidad este sábado, en La Habana (Cuba). Cuba sufrió un nuevo apagón nacional por una desconexión total del Sistema Eléctrico Nacional (SEN) a las 18.38 hora local (22.38 GMT), el segundo en menos de una semana y el séptimo en año y medio. EFE/ Ernesto Mastrascusa
Itzalaldia Habanan. Argazkia: EFE

Kubako 16 zentral termikoetatik bostera eta bi zentro sorgailutara energia eramanda, argindarra berreskuratzen ari da Kuba, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean, bertako Energia eta Meategien Ministerioak (Minem) jakitera eman duenez.

Batasun Elektrikoak (UNE) jakitera eman duenez, Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 inguru berrezarri da, ospitaleak dauden zirkuituei eta ur hornidura azpiegiturei lehentasuna emanez. Hala ere, ohartarazi duenez, elektrizitatearen sorkuntzaren defizitak eragina izaten jarraitzen du oraindik, eta 90 zirkuitutan korrontea berrezartzeko dago.

Sistema Elektriko Nazionala (SEN) berriz konektatzeko, mikrosistemak edo "uharteak" sortu behar dira abiarazte sinpleko iturriekin (eguzki energiarekin, energia hidroelektrikoarekin edo motor sorgailuekin) energia sortzen hasteko. Gero, uharte horiek elkarrekin konektatzen dira, eta, odnoren, elkarren artean konektatzen diren eskualde-eremu txikietara eramaten dira, elektrizitatea ekoizten duten zentral termikoak hornitzeko eta SENekin sinkronizatzeko.

Prozesu horretan, lehen, dieselaz eta fuel-olioaz hornitutako sorgailuak erabiltzen ziren, pizteko azkarrak direlako eta ez dutelako argindarrik behar. Baina joan den urtarrilean AEBko Gobernuak Kubari petrolioa erosteko jarri zizkion mugen ondoren, erregairik gabe geratu da.

Uhartearen egoera energetikoa kritikoa zen SENen kolapso berri honen aurretik ere, Habanan bertan 15 orduko itzalaldi elektriko luzeak izan baitziren.

Sistemaren zazpi itzalaldietatik gehienak akats eta matxurekin lotuta egon dira, batez ere Antonio Guiteras zentral termoelektrikoan, nahiz eta hondamendi naturalek ere eragin duten gertaera horietan.

Kubak krisi energetiko larria bizi du 2024. urtearen erdialdetik, eta itzalaldien historialak zazpi nazional eta beste horrenbeste partzial jasotzen ditu, bai sistema elektrikoa zaharkituta dagoelako bai AEBren petrolio-blokeoa dela eta.

Hain zuzen ere, egunotan Nuestra America elkartasun konboia Habanan dago, bertara  sendagaiak, elikagaiak eta eguzki-panelak eramatera joan ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X