Trumpek ohartarazi du ontzi irandarrak "suntsituko" dituela Ormuzeko blokeo estatubatuarrera hurbiltzen badira
AEBk eta Iranek Pakistanen egin zituzten bake elkarrizketak akordiorik gabe amaitu ondoren, AEBko presidenteak Ormuzen kontrola hartzeko asmoa agertu zuen, Irango portuak helmuga edo irteera dituzten ontziei bidea itxiz.
Ormuzeko itsasarteko trafikoa apirilaren 13an, astelehena.
Donald Trump AEBko presidenteak mehatxu egin du Ormuzeko itsasartean dabiltzan Irango itsasontziak "suntsituko" dituela, AEBko blokeora hurbiltzen baldin badira. Iranek eta AEBk asteburuan Pakistanen izan zituzten bake negoziazioak emaitzik eman gabe amaitu ostean, Ormuz erabat blokeatuko zuela iragarri zuen Trumpek.
Truth Social sare sozialean egindako argitalpen batean, Trumpek adierazi du bere armadak Irango itsasontzi ia denak suntsitu zituela, baina "erasorako ontzi azkarrak" ez zituztela arriskutsutzat jo eta ez zietela horiei erasorik egin. Orain, ordea, ontzi horiek desagerrarazteko prest agertu da, "narkotrafikatzaileen aurka erabilitako sistema bera" erabiliz.
Ormuz itsasartetik munduko itsas garraioaren % 20 inguru igarotzen zen AEBk eta Israelek Iran erasotzen hasi aurretik. Erasoei erantzunez Iranek itxi egin zuen itsasartea eta soilik ontzi batzuei ematen die igarotzeko baimena.
Trumpek igandean iragarri zuen AEBko armadak itsasartearen kontrola hartuko zuela. Ondorioz, astelehenean, 16:00etan, indarrean sartu da Irango portuak jatorri edo helmuga dituzten "nazio guztietako" ontzi guztiei zuzendutako blokeoa.
Erresuma Batuko Itsas Merkataritzako Operazio Zentroak (UKMTO, ingelesezko siglak) astelehenean baieztatu duenez, Ormuzeko itsasartean Irango portuei ezarritako "murrizketen" inguruko informazioa jaso du.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak estatubatuarren blokeoa babestu du, eta Amerikako herrialdearekin "etengabeko koordinazioa" dutela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Leon XIV.a aita santuak "beldurrik gabe" erantzun dio Trumpi
"Ez diot beldurrik Trumpen administrazioari" eta "ahotsa altxatzen jarraituko dut bakea eraikitzeko". Horrela erantzun dio Leon XIV .a aita santuak Estatu Batuetako presidentearen deskalifikazioei.
Peter Magyarrek espero du trantsizio "labur eta azkarra" izatea
"Hungariako presidenteak, Tamas Sulyokek, Parlamentua deitu behar du 30 eguneko epean, beranduenez. Lehenbailehen egiteko eskatzen diot, maiatzaren 12ra arte ez itxaroteko", adierazi du Magyarrek hauteskundeak irabazi ostean eman duen lehen prentsaurrekoan.
Macronek iragarri du goi-bilera bat deituko duela, Erresuma Batuarekin batera, Ormuzen "nabigazioa berrezartzeko"
Frantziako liderrak adierazi du misioa “erabat defentsiboa” izango litzatekeela eta “gatazkan dauden aldeetatik bereizia”. Goi-bilera “datozen egunetan” egingo da.
Peter Magyar, Orbanen nagusitasunari amaiera eman dion kontserbadorea
Arlo ekonomikoan modernizatzaile, eta sozialean, kontserbadore, Magyar gai izan da bere inguruan biltzeko ofizialismoan jada gustura ez zeuden horiek, bai eta oposizio liberala eta, are, progresista ere, Orbanen eta haren Fideszen 16 urteko agintearen ostean, aldaketa gosez zirenak, guztiak ere. Ustelkeriaren kontrako diskurtso indartsuarekin, erakundeak "garbitzera" dator, funts europarrak berreskuratzera eta ekonomia biziberritzera.
Urkulluren ustez, Magyarren garaipena EBrako "itxaropen puntu bat" da, baina adierazi du zuhur jokatu beharko litzatekeela harekin
Iñigo Urkullu lehendakari eta eAtlantic fundazioaren presidenteak adierazi duenez, Europar Batasunaren ikuspuntutik, Magyarrek Orbanen aurrean lortutako garaipena "itxaropen puntu bat" da, baina "nondik datorren" kontuan hartuta, zer politika darabilen ikusi arte itxarotea eskatu du.
Magyarren gehiengoak Orbanek hartutako norabidea eta ezarritako oreka alda ditzake
Lehen ministro berriak Parlamentuaren bi heren baino gehiago lortu ditu, eta Budapest berriro EBra gerturatuko dela agindu du, Bruselan, Moskun eta Kieven berehalako ondorioak izango dituen mugimendu batean.
"Hainbat ontzi" petrolio bila AEBra doazela esan du Trumpek eta Iranek ohartarazi du Ormuzera doazenek su-etena urratuko dutela
Ameriketako Estatu Batuek Ormuzko itsasartea blokeatuko dutela iragarri dute astelehenetik aurrera (14 GMT, 16:00ak Euskal Herrian eta 17:30ak Teheranen).
Peruk eskuinera egin du: Lopez Aliaga eta Fujimori pasatuko dira bigarren itzulira
Ultraeskuindarra ari da gailentzen zenbaketan, baina landa eremuko botoak zenbatzen hasten direnean alda egin daiteke egoera; izan ere, astelehenera arte luzatu dute botoa emateko epea eremu batzuetan.
EBk ospatu egin du Hungariak "Europarako bidea" hartu izana, eta Errusiak harreman "pragmatikoa" espero du
Europako buruzagi ,ia guztiek ospatu dute Hungariako aldaketa politikoa, Europar Batasunaren proiektua indartuta ikusten dutelako. Kremlinek adierazi du harreman ona izan nahi duela agintari berriekin, Europako gainerako herrialdeekin bezalaxe.