Trumpek zalantzan jarri du AEBko hauteskunde sistemaren zuzentasuna, eta Txinaren interferentziak salatu ditu
2020tik "inoizko hauteskunde-datu urraketarik handiena" izan zela eta Txinak 220 milioi boto-emaileren erregistroak "legez kanpo" eskuratu zituela frogatzen duten dokumentuak dituela ziurtatu du errepublikanoak. 2020ko hautesundeak galdu egin zituen Trumpek. Txinaren esanetan "erabat faltsuak" dira Trumpen akusazioak eta Txina "hauteskunde-kanpainako gai" gisa erabiltzea leporatu dio.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak zalantzan jarri du ostegun honetan herrialdeko hauteskunde-sistemaren fidagarritasuna, eta Txinako agintariak 2020tik AEBko hauteskundeetan izandako "eraso informatikoekin" eta "atzerriko interferentziarekin" lotuko lituzkeen informazio "kritikoa" desklasifikatu eta argitaratu dutela iragarri du. 2020 hartan Joe Bidenek irabazi zituen hauteskundeak, eta Trumpek, galdu.
2020tik "inoizko hauteskunde-datu urraketarik handiena" izan zela eta Txinak 220 milioi boto-emaile estatubatuarren erregistroak "legez kanpo" eskuratu zituela frogatzen duten dokumentuak dituela ziurtatu du errepublikanoak.
Trumpek adierazi duenez, Pekinek ez zuen nahi berak hauteskunde haiek irabaztea, eta AEBko inteligentzia komunitateari leporatu dio lehen agintaldian (2017-2021) informazio hori ezkutatu izana.
"Gaur gauean inteligentzia-informazio erabakigarria desklasifikatu eta berehala argitaratuko dela iragarri nahi dut, gure hauteskunde-azpiegituran ahultasun kezkagarriak agerian uzten dituena", adierazi du bart agintariak, nazioari eskainitako hitzaldian.
Orain arte isilpean gordetako informazio horrek erakutsiko luke, Trumpen ustez, "Estatu Batuetako (AEB) hauteskunde-sistema arrisku larrian" dagoela "eraso informatikoen, esplotazioaren eta atzerriko interferentziaren aurrean".
Trumpen esanetan, informazio hori zabaltzearen helburua ez da "hauteskundeenganako konfiantza ahultzea", baizik eta "ahultasunak zuzentzea, lehenbailhen".
Etxe Zuriak argitaratutalko dokumentuek ez dute haatik erakusten 2020ko hauteskundeak manipulatu zirenik ez eta emaitzak aldatu zirekin.
AEBko telebista kate batzuek, ABCk, CNNk eta NBCk kasu, Trumpen hitzaldia zuzenean ez ematea erabaki zuten, hauteskunde sistemari buruzko zalantzak zabaltzeko asmoa ez hauspotzeko.
'Save Amerika' Legea
Hala ere, bere hitzaldia gehiago interpretatu da Senatuari Estatu Batuetako Boto-emailearen Hautagarritasuna Babesteko Legea ("Save America" bezala ezagutzen dena) onartzeko presioa egiteko hitzaldi gisa, azaroaren 3ko agintaldi-erdiko hauteskunde legegileen aurretik, Kongresuko gehiengo errepublikanoa baitago jokoan.
Presidenteak berriro aurkeztu du neurria, baimenik ez duten pertsonek hauteskundeetan parte hartzea eragozteko tresna gisa, eta hauteskunde-segurtasuna migrazio politikei egindako kritikekin lotu du.
Lege horrek hauteskunde federaletan erregistratzeko eta bozkatzeko baldintzak gogortu nahi ditu, herritartasun-frogak eta argazkidun nortasun-agiriak eskatuta, besteak beste; neurri horrek, demokraten ustez, sektore behartsuenei botoa ematea zailduko lieke.
Ordezkarien Ganberan onartu dute proposamena, baina Senatuan zailtasunak ditu; izan ere, demokratek baztertu egin dute neurria, botoa emateko eskubidea duten herritarrentzat oztopoak sor ditzakeela iritzita.
2020ko porrota
2020an Bidenen aurka galdu ondoren, Trumpek hauteskunde-iruzurra salatu zuen, frogarik gabe, eta auzitegiek atzera bota zuten bere teoria. Testuinguru hartan, Trumpen milaka jarraitzaile Kapitolioa hartzen saiatu ziren 2021eko urtarrilaren 6an, demokraten garaipenaren zertifikazioa galarazteko.
Inputatu egin zuten errepublikanoa hauteskunde emaitzak iraultzeko ahaleginetan izan zuen ustezko paperagatik eta Kapitolioaren aurkako erasoan izan zuen ustezko erantzukizunagatik, nahiz eta 2024ko hauteskundeak irabazi ondoren erretiratu egin zizkioten karguak.
Txinak dio akusazioak "asmakeria hutsa" direla
Txinako Gobernuak errefusatu egin ditu Donald Trump presidenteak AEBko hauteskundeetan interferitu izana leporatuz esandakoak, "erabat faltsua" dela esanez.
Lin Jian Txinako Kantzilertzako bozeramaileak prentsaurreko batean adierazi duenez, Pekinek "ez du inoiz AEBko hauteskundeetan esku hartu eta ez du horretarako inongo interesik", eta Washingtoni aldebiko harremanak garatzen lagundu dezala eskatu dio, "Txina hauteskunde kanpainako gai gisa erabili beharrean".
Linek adierazi duenez, Trumpen baieztapenak "asmakeria hutsa" eta "asmo txarreko difamazio kanpaina bat" dira, eta esandakoak frogatzeko erabilitako edozein zantzu edo froga "erabat faltsuak" direla ziurtatu du.
"Alderantziz, nor da beste herrialde batzuetako barne arazoetan maiz esku hartzen duena? Nork egin du denbora luzez mundu osoko gobernu, enpresa eta herritarren zaintza indiskriminatua?", galdetu du bozeramaileak, eta "autokritika" egitera deitu du AEB.
Amaitzeko, Linek "oinarririk gabe Txina difamatzeari uzteko" eta Washingtonen eta Pekinen arteko "harremanak garatzen lagunduko duten gauza gehiago egiteko" eskatu dio AEBri.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.