Iranek ohartarazi du Ekialde Hurbileko "azpiegitura guztiak" suntsituko dituela AEBk harenak erasotuz gero
AEBk hainbat egun daramatza Iranen aurkako erasoak egiten, elkar ulertzeko akordioa urratu izana egotzita. Teheranek, ordea, ukatu egin du akusazioa, su-etena behin eta berriz urratu dela salatu du, eta erasoekin erantzun du, AEBk eskualdean dituen interesen aurka.
Libano hegoaldean suntsitutako eraikinak, Israelek egindako eraso armatuen ondorioz . Artxiboko argazkia: Europa Press
Iranek ohartarazi du Ekialde Hurbileko azpiegitura guztiak suntsituko dituela AEBk haren instalazioei eraso egiten badie. Ebrahim Zolfaqari Irango Indar Armatuen bozeramailearen esanetan, Teheranen erantzuna orain artekoa baino gogorragoa eta suntsitzaileagoa izango litzateke.
Zolfaqarik adierazi du AEBren edozein erasoaldi eskualdeko azpiegituren aurkako eraso zabalekin erantzungo dutela, eta nabarmendu du Irango Indar Armatuak prest daudela indar handiagoz erantzuteko. Era berean, azpimarratu du Iranek ez duela Washingtonen presioen aurrean amore emango.
Bestalde, Irango agintari militarrek berriro adierazi dute Ormuzko itsasartea "lerro gorria" dela herrialdearentzat. Hala, Iranek bide estrategiko horren gainean aldarrikatzen duen esparru juridikoa errespetatzen ez badu AEBk, itsasartea itxita mantenduko dutela ohartarazi dute, eta gaineratu dute Irango Indar Armatuek eremua kontrolatzeko gaitasuna dutela.
AEBk hainbat egun daramatza Iranen aurkako erasoak egiten, elkar ulertzeko akordioa urratu izana egotzita. Teheranek, ordea, ukatu egin du akusazioa, su-etena behin eta berriz urratu dela salatu du, eta erasoekin erantzun du, AEBk eskualdean dituen interesen aurka. Horrek guztiak bake akordio baterako negoziazioak bertan behera geratzeko aukera areagotu du.
Iranek ez du baztertzen AEBk eragindako gerra berri bati edo gehiagori aurre egin behar izatea. Haren esanetan, kanpaina hibridoa hastear da, eta bonbardaketak ez ezik, hilketak, mertzenarioak, zibererasoak eta probokazioak ere inplikatuko lituzke Errepublika Islamikoaren baitan.
Munduko Futbol Txapelketa amaitu bezain laster abiaraziko luke kanpaina armatua Washingtonek, Teherango iturri diplomatikoen arabera. Aukera guztiak aurreikusi dituztela jakinarazi dute, eta otsailaren 28an baino prestatuago daudela ziurtatu dute, orduan AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoa abiatu baitzuten.
Donald Trump AEBko presidenteak eta Masud Pezeshkian Irango presidenteak ekainaren 17an sinatu zuten elkar ulertzeko memoranduma 'in extremis' iritsi zen, AEBk ezarritako epea betetzen ari zenean.
Teheranetik diote beti utziko dutela bide diplomatikoa irekita, baina ez dutela AEBrekin zuzenean negoziatuko, eta horrelako edozein garapen gatazkako bitartekari nagusien eskutik iritsiko dela, hau da, Pakistanen, Omanen edota Qatarren eskutik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.