Kolonbian 285 dira jada lurrikararen ondorioz hildakoak, eta 379 desagertu daude oraindik
7,4 graduko lurrikararen epizentroa San Jose del Palmarren izan zen, Ozeano Bareko kostaldean dagoen Choco departamenduko herrian. Azken datuen arabera, 3.975 pertsona zauritu eta 45.523 familia kaltetu dira. Horrez gain, 12.828 etxebizitza suntsitu dira.
7,4 graduko lurrikarak kalte handiak eragin ditu Kolonbian. Argazkia: EFE
Astelehenean Kolonbia astindu zuen lurrikararen ondorioz 285 pertsona hil eta 379 desagertu ziren, Hondamendi Arriskua Kudeatzeko Unitate Nazionalak (UNGRD) zabaldutako azken txostenaren arabera.
7,4 graduko lurrikararen epizentroa San Jose del Palmarren izan zen, Ozeano Bareko kostaldean dagoen Choco departamenduko herrian. Azken datuen arabera, 3.975 pertsona zauritu eta 45.523 familia kaltetu dira. Horrez gain, 12.828 etxebizitza suntsitu dira.
Kolonbiako Gobernuaren erakunde horrek zehaztu duenez, kaltetutako etxebizitzen kopurua 74.873tik 73.455era murriztu da, ingeniariek eraikinak banan-banan ikuskatzen jarraitzen dutelako.