Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste baso-sute bat piztu da Girondan, eta 1.100 hektarea kiskali ditu jada

Sugarrak Luglon herritik gertu daude, eta, ondorioz, 500 biztanle inguru ebakuatu dituzte.

Llamas descontroladas en el departamento de Gironda



REMITIDA / HANDOUT por SERVICIO DE BOMBEROS DE LA PREFECTURA DE GIRONDA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

26/7/2026

Girondan beste sute handi bat izan zen uztailaren amaieran. Argazkia: EuropaPress.

1949. urtetik Frantzian izan den suterik handiena kontrolatu eta astebetera, Girondako departamenduan, Frantziako hego-mendebaldean, beste sute bat piztu da. Orain arte, sugarrek 1.100 hektarea erre dituzte, Gilles Clavreul prefetak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Gauean moteldu arren, ordu gutxiren buruan suteak bere azalera bikoiztu du, eta prefetak "giltzarritzat" jo ditu datozen orduak horren abiadura geldiarazteko, asteburuan espero diren euriteen zain.

"Datozen 15 orduak erabakigarriak izango dira", Clavreulen hitzetan, eta sugarrak Luglon herritik gertu daudela, eta, hori dela eta, 500 bat biztanle ebakuatu behar izan dituztela jakinarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenian

Amboseliko ekosisteman, Keniako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen saiatzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasketa-arazoak. Fauna basatiak ekonomian garrantzia handia du eta kezka gero eta handiagoa. Bitartean, albaitariek, zientzialariek eta agintariek gaitzaren jatorria zein den aztertzen jarraitzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Jendea dago, bizirik dago!": Kolonbian oraindik ere jende gehiago bizirik aurkitzeko itxaropena dute

Gutxienez 240 pertsona hil dira, milaka zauritu daude eta ehundaka eraikin kolapsatu dira Kolonbia astindu duen 7,4 graduko lurrikararen ondorioz. Bitartean, bilaketa taldeek erlojuaren kontra lanean jarraitzen dute eraikinen azpian bizirik egon daitezkeenak aurkitzeko. Erreskatatzaileek eskuak altxatu eta erabateko isiltasuna eskatzen dute: edozein soinu garrantzitsua izan daiteke norbaitek bizirik jarraitzen duen seinale. Lurrikara gertatu eta bi egunera, zenbait pertsona bizirik erreskatatu dituzte, eta itxaropen izpi bat zabaldu da tragediaren erdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X