900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Nepalgo agintariek jakitera eman dutenez, 900 pertsona inguru hil dira, iragan astean, herrialdearen iparraldean, Txinako mugan, izandako uholde larrien ondorioz. Gainera, 4.200 pertsona baino gehiago daude agertu barik.
Hondamendi Arriskua Murrizteko eta Kudeatzeko Agintaritza Nazionalak sare sozialetan zehaztu du 903 hildako zenbatu dituztela orain arte, eta 267 lagun zauritu direla. Gainera, 4.247 pertsona daude desagertuta.
Hala, falta direnen artean —igandean 2.500 inguru ziren — 592 atzerritar daude, eta oraingoz 10.451 pertsona erreskatatu dituzte, hondamendiaren ostean airez eraman zituzten 252 lagunak barne.
Bestalde, gutxienez 16 hildako eta 550 desagertu inguru izan dira Txinan —horien artean, 261 atzerritar—, eta hiru gorpu aurkitu dituzte Indian.
39 herrialdetako 590 atzerritar falta dira
39 herrialdetako 590 atzerritar falta dira abuztuaren 26az geroztik, Nepalgo iparraldea eta erdialdea suntsitu zituen uholde gogorraren ondorioz, herrialde horretako Kanpo Arazoetako Ministerioak jakinarazi duenez.
"Larrialdiko kontrol gune bat ezarri da Ministerioan, dagozkion erakundeekin eta desagertutakoen familiekin koordinatzeko", adierazi du prentsaurrekoan Lok Bahadur Chhetri Poudel Kantzelaritzaren bozeramaileak.
Rasuwako zentral bateko tunelean egindako bilaketa amaitu dute
Nepalgo Armadako erreskate talde batek bukatu egin du Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel batean hasitako bilaketa. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.
Maduroren argazki berriak argitaratu dituzte espetxetik: "Irmo gaudela jakin dezazuela nahi dut"
Argazkiek 2026ko ekainaren 25eko data dute baina bi hilabete beranduago kaleratu dira, AEBk eta Venezuelak petrolio erreserben % 20ri buruzko akordioa iragarri duten asteburu berean.
Uholdeak gertatu eta lau egunera, Trishuli ibaiaren inguruan bizi diren herritarren ezinegona gero eta handiagoa da
Olatz Urkia EITBk Asian duen korrespontsala Nepalen dago, uholdeen zero gunean. Bizirik atera diren herritarrak kexu dira etxerik gabe gelditu direlako eta ez dutelako laguntza nahikorik jaso. Bestalde, uholde gehiago izango diren beldur dira eta senideen baimenik gabe gorpuak hobiratzen ari direla salatu dute.
Islandiak uko egin dio EBn sartzeko prozesua abiatzeari
Botoen % 100 zenbatuta, ezezkoa (% 52,8) nagusitu da baiezkoak (% 47,2) baino boto gehiago jaso baititu. Bozketa estua izan da, ordea, eta baiezkoa joan da aurretik luzaroan. Emaitzak zabaldu ostean, lehen ministroak adierazi du ez duela aurrera egingo EBn sartzeko negoziazioetan.
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da Zipren
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da igande honetan Zipreko iparraldeko kostaldean, Kireniatik gertu. Agintarien arabera, 159 pertsona erreskatatu dituzte orain arte, eta egoera larria dela gaineratu dute.
Roman aireratu da, Hubble baino ehun aldiz ikuseremu handiagoa duen NASAren teleskopioa
NASA AEBko espazio agentziaren Nancy Grace Roman teleskopioa, inoizko teleskopio panoramiko handiena, SpaceX konpainiaren Falcon Heavy kohete batean aireratu dute igande honetan. Unibertsoa esploratuko du energia ilunari, exoplanetei eta astrofisika infragorriari buruzko erantzunak bilatzeko.
Hilabete bete da Ceutan 80.000 migratzaile sartu zirenetik
Uztaileko azken bi egunetan 80.000 migratzaile inguru igaro ziren Marokotik Ceutara, eta haietatik 5.000 eta 9.000 artean daude oraindik bertan.