AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan

Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gutxienez pertsona bat hil da eta 15 inguru desagertutzat jo dituzte Arizonako (AEB) Arroila Handiko Parke Nazionalean izandako bat-bateko uholdeen ondorioz, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Parkeko agintariek sare sozialetan zabaldu dutenaren arabera, 46 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Crystal Rapidsetik gertu, Colorado ibaian. "Une honetan ez dago informazio gehiagorik", adierazi dute, 15 pertsona agertu barik daudela eta 60 baino gehiago bertatik atera dituztela esan ostean.

Bestalde, falta direnak aurkitzeko "herritarren laguntza" eskatu dute, eta Arroila Handiko Parke Nazionaleko langileak ebakuazio lanetan ari direla gaineratu.

Desagertutakoen kopuruak behera egin du, hasiera batean 20 baino gehiago zirela zabaldu baitute.

Gainera, erakundeak beste ohar batean adierazi duenez, "62 pertsona ebakuatu dituzte Phantom Ranchen eta North Kaibab azpiko bidean". Hala ere, pertsona gehiago ebakuatu beharko dituztela uste dute.

"Bat-bateko ur-goraldi" batek ekarri du ezbeharra. "Bright Angel arroila osoan azpiegiturari kalte nabarmenak" eragin dizkio uholdeak, oinezkoentzako "ia zubi guztiak suntsitu baititu", eta inguru guztia ixtea agindu dute.

Gainera, ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X