HAUTESKUNDEAK BRASILEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lula Bolsonaroren aurretik jarri da zenbaketaren hasieran

Bi hautagaiek bozketa ordutegia bi orduz luzatzea eskatu dute eta hala egin du Auzitegi Gorenak. Garraio publikoan izandako oztopoak argudiatu batak eta denboralea besteak.

AME9660. SÃO BERNARDO DO CAMPO (BRASIL), 25/10/2026.- El presidente de Brasil y candidato a la reelección Luiz Inácio Lula da Silva saluda a sus seguidores tras votar en la segunda vuelta de las elecciones presidenciales este domingo, en la Escuela Estatal João Firmino Correia de Araújo, en São Bernardo do Campo, en el estado de São Paulo (Brasil). EFE/ Sebastiao Moreira
Lula da Silva hauteslekutik irtetean. Argazkia: EFE

Luiz Inacio Lula da Silva presidente brasildarrak botoen % 57,6 lortu ditu, eta Flavio Bolsonaro oposizioko senatariak, berriz, botoen % 42,3 hautesleek emandako botoen % 0,25 kontatuta dagoenean. 

Kontaketa hasi eta berehala eten egin dute kontaketa hasieran, Auzitegi Gorenak erabaki duelako herrialde osoko hauteslekuen itxiera bi orduz atzeratzea bi hautagaiek hala eskatu ostean. Bi orduko luzapenaren ondoren, Euskal Herrian 23:00ak zirenean hasi dira berriz ere botoak kontatzen.

Lula izan da luzapena eskatzen lehena. São Paulo eta Salvador bezalako hirietako udalek, biak Bolsonaroren aliatuek gobernatuak, egunean zehar garraio publikoa oztopatu dutela argudiatu du, hauteskunde-arauak urratuz.

Lulak alkate horien "zitalkeria" kritikatu du komunikabideen aurrean egindako agerraldi labur batean.

Bolsonarok, berriz, herrialdeko zenbait eskualdetan bizi izan duten denboraleagatik eskatu du ordutegia luzatzea.

160 milioi brasildar inguru daude deituta hauteskunde hauetara: Lula edo Bolsonaro hautatu behar dute, azken hori Jair Bolsonaro agintari ohiaren seme zaharrena.

Hauteskunde bezperan, inkestek bi hautagaien arteko berdinketa teknikoa iragartzen zuten.

Luzapen honekin, behin betiko emaitzak ez dira goizaldera arte ezagutuko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X