Ospitalean hil da Krakoviako tiroketaren egilea, eta sei hildako utzi ditu
Pasa den larunbatean Krakovia (Polonia) hiriko erdigunean sei pertsona hil eta dozenatik gora lagun zauritu zituen gizona hil egin da ospitalean, Poloniako agintariek astelehen honetan jakinarazi duenez. Merkatu plazan eraso egin ondotik, Poliziak tiro egin zion eta geroztik larri zegoen ospitalean.
Azken orduetan 24 urteko erasotzaileari hainbat ebakuntza dizkiote, baina, azkenean ospitalean hil da, Poliziak jakinarazi duenez.
Karol Nawrocki Poloniako presidenteak, Donald Tusk lehen ministroaren babesarekin, bi dolu egun ezarri ditu biktimen oroimenez, eta gaurkoa da bigarren dolu eguna.
Hildako sei pertsonetatik bat britainiarra da. Gainera, hainbat nazionalitateko pertsona daude zauritutako dozenatik gora lagunen artean, hainbat Polizia tartean.
Poloniako Fiskaltza “eraso terrorista” gisa ikertzen ari da gertaturikoa, helburua ahalik eta pertsona gehienei min egitea zelakoan.
Bestalde, larunbatean bertan Krakoviako merkatu plazan erasoa egin aurretik, etxean bere gurasoak eta arreba hiltzea leporatzen diote erasotzaileari. Hilotzak erasotzailearen etxean aurkitu dituzte, erasoak gertatu eta ordu batzuetara.