Frantziako lurralde hauteskundeetako abstentzioa, kolpea Macronentzat
Hiru herritarretik bik ez dute botoa eman Frantzian igande honetan izan diren departamenduetako eta eskualdeetako hauteskundeetan. Sekula izan den parte-hartze txikiena izan da, % 32koa, 2015eko hauteskundeetan izan zena baino baxuagoa; orduan ere, parte-hartzea ez zen % 50era ere iritsi.
Oraingo abstentzioa kolpe gogorra da Macron presidentearentzat, ez duelako frantsesak mobilizatzea lortu. Macronen aldeko datu on bat da Marine Le Penen eskuin muturrak ere ez duela lortu inkestek aurreikusten zituzten emaitzak eta behera egin duela. Zentro-eskuineko alderdi klasikoek lortu dituzte emaitzarik onenak. Errepublikanoek botoen % 29 inguru lortu dituzte. Le Penen alderdiak (RN) botoen % 19 lortu ditu, sozialistek % 17 eta Macronen Errepublika Martxan alderdiak % 10 ingurukoa.
Hauteskunde hauetan Frantziako 13 eskualdetako kontseiluak aukeratzen dira, baita 96 departamenduetako ordezkariak ere. Eskualde kontseiluek milaka milioiko aurrekontuak dituzte, eta eskolak, garraioa eta garapen ekonomikoa daude beren eskumenen artean. Oraingo desmobilizazio horren errua, neurri batean, eskuin muturrari leporatu diote, betiko obsesioak atera dituelako eztabaidara, segurtasunaren arazoa, esaterako, alor honetan eskualdeek inongo eskumenik ez duten arren. Marine Le Pen ez da hauteskunde hauetara aurkeztu, baina kanpaina gogorra egin du landa-eremuetan batez ere, eskuin muturrak babes handiena duen tokietan.
Hautagaien kopuru handiak ere desmobilizazioa eragin du. Parisko eskualdean bakarrik, herritarrek 11 zerrenda izan dituzte aukeratzeko.
Datorren igandean izango den bigarren itzuliari begira, arreta handiena alderdien arteko aliantzek eskuratuko dute.
Begirale gehienak arlo batean bat datoz: hauteskunde hauetako emaitzak ezin dira 2022ko apirilean izango diren presidenterako hauteskundeetara estrapolatu. Ez eskuin klasikoak, ezta sozialistek ere, ez dute oraingoz hautagai sinesgarririk.
Inkesten arabera, 2022ko presidenterako hauteskundeen bigarren itzulia Le Penen eta Macronen arteko buruz buruko bat izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Girondako sutea berraktibatu da fokuetako batean, eta beste 4.000 turista ebakuatu dituzte
Sutea gaur gauetik dago egonkortuta, baina agintariak fenomeno meteorologiko kaltegarrietarako prestatzen ari dira. Puntu horietako bat berriro aktibatu da haizearen norabidea aldatu da eta.
Gutxienez hildako bat eta dozenaka zauritu utzi ditu Japon hego-mendebaldea astindu duen 7,1 indarreko lurrikarak
Kumamotoko merkataritza-gune batean leherketa izan da, eta baliteke hildako gehiago egotea. Tsunami alerta bertan behera utzi dute.
15 urteko mutil bat atxilotu dute Seattleko tiroketarekin lotura duelakoan
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu ziren gastronomia-jaialdi ezagun batean izandako tiroketan. Poliziak bigarren susmagarri baten bila jarraitzen du.
Macronek iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Iranen aurkako bonbardaketak gelditzeko agindu du Trumpek, akordio bat negoziatzeko
Hala ere, ohartarazi du erasoei berriro ekingo diela elkarrizketek porrot egiten badute.
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu dira tiroketa batean Seattle hirian
Tiroketa gastronomia jaialdi batean gertatu da. Alkatearen arabera, pertsona bat atxilotu dute gertaerarekin lotura duelakoan.
Kolonoek izua zabaltzen jarraitzen dute, Israelgo Gobernuak Zisjordaniaren aurkako setioa larriagotzen duen bitartean
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "terrorismoaren aurkako" operazioak datozen asteetan ere luzatuko direla. Palestinako Aginte Nazionalak "premiazko nazioarteko interbentzioa" eskatu du.
Girondako suteak 240 etxebizitza suntsitu ditu eta 75 suhiltzaile zauritu dira
42.000 hektarea kiskali ditu jada, eta 220.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Agintariek, hala ere, baztertu egin dute Bordele husteko aukera, oraingoz. Macron presidenteak ministerio arteko bilera deitu du astelehen goizerako, krisia aztertzeko.
Poliziak larunbateko harrapaketaren ustezko egilea hil du, tiroz, Berlinetik gertu
Abdul Ballout 21 urteko gizonari urtebete eta hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten maiatzean, Sirian Estatu Islamikoarekin bat egiten saiatzeagatik.
A63 errepidea itxi dute Baionan, Bordelerako noranzkoan, Gironda eta Landetako suteengatik
Sophie Broca Girondako prefetak bertara ez joateko eskatu die turistei. Gainera, iragarri du ez duela baimenduko "ebakuatuak itzultzea, ezta inguruko lan-jarduera garatzea ere", gutxienez astelehenenera arte.