Mezu kolektiboa da 24. Korrikarena, Euskal Herriko zazpi gaztek egindakoa
Oier Iñurrieta (Gasteiz), Oihana Arana (Eskoriatza), Elene Mengyu (Barakaldo), Beñat Jusue (Tutera), Aitzol Gil de San Vicente (Hendaia), Xalbat Alzugarai (Urepel) eta Leire Casamajou (Sohüta) gazteek osatu dute aurtengo mezua. "Euskara gara eta hemen gaude. Hemen gara eta euskaraz gaude. Aurrera goaz. Bazatoz?", aldarrikatu dute.