Israelek Teherango hainbat auzo eta toki bonbardatu ditu, tartean Ilargi Gorriaren eraikin bat
Joan den ostiral goizaldean Israelek Iranen aurkako erasoa abiatu zuenetik, Teheranek 400 misil balistiko eta ehunka drone jaurti ditu Israelen aurka.
Joan den ostiral goizaldean Israelek Iranen aurkako erasoa abiatu zuenetik, Teheranek 400 misil balistiko eta ehunka drone jaurti ditu Israelen aurka.
Iñigo Ansola Bizkaiko EAJko presidenteak adierazi duenez, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia kartzelan sartu ostean, EAJ informazio gehiago izateko eta Pedro Sanchezek Kongresuan egitekoa den agerraldiaren zain dago "egoera aztertzeko eta hurrengo pausuak erabakitzeko".
PSOEri demokrazia biziberritzeko eta Espainiako Gobernuaren agenda soziala bultzatzeko neurriak eskatuko dizkio Sumarrek.
Bilbon, larunbatetan eta jaiegunetan zerbitzua bertan behera geldituko da, eta abuztutik arratsaldetan gauza bera gertatuko da. Gasteizen, abuztuaren 4tik 31ra bitartean ez da zerbitzua ordaindu beharko. Aitzitik, Donostian larunbat arratsaldeetara eta igande eta jaiegunetara zabalduko da, eta Iruñean, sanferminetan, eguneko 24 orduetan ordaindu beharko da.
Monterron parkeak Mondra & Roll punk rockeko jaialdia eta Fermin Muguruzaren kontzertua hartuko ditu ostiral, larunbat eta igandean.
"Bere bigarrenak espetxean egin du lo, baina Sanchezek jarraitu nahi du. Zentzugabekeria da", ohartarazi du PPren buruak, X sare sozialean zabaldutako mezu batean.
Bozketa goizean hasi da, eta gauerdia igarota amaituko da, azken txandakoek bozkatzen dutenean. Orduan jakingo da grebari eutsiko dioten ala ez.
Eskola inguruak, autobus geltokiak eta kiroldegiak ere debeku horren barruan daude. Hala ere, tabernetako terrazetan ez da debekua ezarri, eta neurriak ez die bapeagailu eta antzekoei eragiten.
Iñaki Palaciosek sortu duen hiru minutuko kantua igandean estreinatuko dute, Kursaalen, Donostiako Orfeoiak eta Et Incarnatus orkestrak
6 eta 14 urte bitarteko haurrek eta nerabeek doan bidaiatu dezakete Euskadiko garraio publikoan. Orain arte, 12 urtera artekoek zuten doan bidaiatzeko aukera.