Israelek Teherango hainbat auzo eta toki bonbardatu ditu, tartean Ilargi Gorriaren eraikin bat
Joan den ostiral goizaldean Israelek Iranen aurkako erasoa abiatu zuenetik, Teheranek 400 misil balistiko eta ehunka drone jaurti ditu Israelen aurka.
Israelek eraso berri bat egin du gaur Irango hiriburuaren aurka, eta Teherango hainbat toki bonbardatu ditu, tartean Ilargi Gorriaren eraikin bat.
Press TV Estatuko telebistak Irango Ilargi Gorriaren (IRCS) eraikinaren irudiak erakutsi ditu, kearekin eta sarrera erabat txikituta agertzen den argazki batekin.
Era berean, hiriburuaren ekialdean eta ipar-ekialdean dauden auzoetan leherketak izan dira. Iran Nuances atariak jakinarazi duenez, Israelek Karaj kanpoaldean (Teheranen alboan) dagoen Payam aireportutik gertu dauden eremuak ere bonbardatu ditu.
Bestalde, Israel Katz Defentsa ministroak gaur jakitera eman duenez, Aire Armadako hegazkinek "Irango erregimenaren barne segurtasun egoitza suntsitu dute". "Irango diktadorearen beso errepresibo nagusia da", erantsi du Katzek.
Tehran Times egunkariak jakitera eman duenez, gutxienez 61 drone, munizio eta gurutze-misil israeldar suntsitu ditu gaur goizetik Irango Armadak.
Horrela, Israelen eta Iranen arteko gatazkak jarraitzen du gaur, Armada sionistak Irani eraso egin zionetik bonbardaketen seigarren eguna dute bi aldeek. Dagoeneko Israelek 200 pertsona baino gehiago hil ditu Iranen, tartean Irango buruzagi militarrak eta segurtasuneko kideak.
Joan den ostiral goizaldean Israelek Iranen aurkako erasoa hasi zuenetik, Teheranek 400 misil balistiko eta ehunka drone jaurti ditu Israelen aurka, Tel Aviveko Gobernuaren azken datu ofizialen arabera.
Iranen erasoek 24 pertsona hil eta 800 baino gehiago zauritu dituzte Israelen, horietatik zortzi oso larri eta 41 larri, eta 755ek zauri arinak izan dituzte.
Bestalde, Irango agintariek gaur ziurtatu dutenez, Israelgo Aire Armadako beste F-35 hegazkin bat bota dute Teheran hiriburutik hego-ekialdera, eta beste drone bat Isfahandik gertu. Orain arte, Irango agintariek iragarridute bost F-35 bota dituztela, eta esan dute gutxienez bi pilotu lurrean atxilotu dituztela.
Donald Trump AEBko presidenteak "baldintzarik gabe errenditzea" eskatu zion asteartean Errepublika Islamikoari, eta Ali Khamenei Irango buruzagi gorena non dagoen badakiela adierazi du, baina oraingoz ez duela hiltzeko agindurik eman.
Khameneik, bestalde, gaur AEBri ohartarazi dio "kalte konponezina" jasango duela bere herriaren aurka eraso egiten badute, eta Iranek amore emango ez duela ziurtatu du.
Mosadeko ustezko agenteen atxiloketak Iranen
Azkenik, Irango agintariak hainbat operazio egiten ari dira azken egunotan inteligentzia zerbitzu israeldarren (Mosad) ustezko agenteen aurka. Atxiloketa ugari egin dituzte, eta droneak ekoizten zituen tailer bat desegin ere.
Dozenaka pertsona atxilotu dituzte astelehenetik, eta Israel ustez Iranen erasoak egiteko ekoizten ari ziren armak, lehergaiak eta droneak ere atzeman dituzte, Irango hainbat hedabidek jakitera eman dutenez.
Mohammad Bagher Ghalibaf Irango Parlamentuko bozeramaileak astelehenean adierazi zuenez, Israelek ostiral goizaldetik egiten dituen eraso gehienak ez dira zuzeneko erasoak, baizik eta "barne infiltrazioaren laguntzarekin" egiten ari direnak. Horregatik, Israelera misilak jaurtitzeaz gain, Iran bere lurraldean “traidoreak” bilatzen eta defentsak indartzen ari da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.