Baionako Lanbide Heziketako zentro batean izandako sutea nahita piztu ote zuten ikertzen ari dira
Baionako Lanbide Heziketako ikastetxe batean sute handia izan da eguerdian, eta lau lagun zauritu dira. 45 suhiltzailek lanak izan dituzte sua itzaltzeko eta 200 lagun bertatik ateratzeko. Zuzendaritzak ez du baztertzen sua inork piztu izana, eta ikerketa zabalik dago.