Bi adingabe ikertzen ari dira Santurtziko jaietan 14 urteko mutiko bat sastatzeagatik
Biktima ospitaleratu egin dute, baina ez dago arriskuan; ustezko erasotzaileak adingabeentzako fiskaltzak deituko ditu.
Biktima ospitaleratu egin dute, baina ez dago arriskuan; ustezko erasotzaileak adingabeentzako fiskaltzak deituko ditu.
Besteak beste, Gontzal Mendibilek eta Jose Maria Esparza editoreak abestu dute, eta partaideak kezkatuta agertu dira Euskal Herriaren kohesio faltagatik. Ildo horretan, "Gernikako Arbola" euskal herritar guztien ereserkia izatea proposatu dute.
Osasun publikoaren aldeko 68 erakundek manifestazioak egin dituzte Bilbon eta Gasteizen, EH Bildu, Podemos eta Sumar alderdien eta hainbat sindikaturen babesarekin. Protesta horietan, Alberto Martinez Osasun sailburuaren dimisioa ere eskatu dute.
Jarraitzaileen artean ez dira falta euskal erakundeetako ordezkariak ere, Imanol Pradales lehendakaria buru dela. Jon Insausti, Donostiako alkatea, eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Ahaldun nagusia ere Sevillara joan direnen artean daude. Guztiak Realeko presidentearekin batera ibili dira goizean realzaleekin giroa partekatzen. Lehendakaria harro azaldu da ikusten ari den portaerarekin, herri baten izaera erakusten duen portaera dela azpimarratuz. Ziur da kopa etxera etorriko dela, eta bere pronostikoa egiten ausartu da.
Demokrazia defendatzeko Bartzelonan egin duten IV. bileraren hasieran egin ditu adierazpenok espainiar presidenteak. Horren hitzetan, bertan bildutako guztiek "kezkak" eta "erantzukizunak" partekatzen dituzte, horregatik, erabakiak hartzera bultzatu ditu gonbidatu guztiak.
AEBk Irango portuei ezarritako blokeoa altxatu ezean, itsasartea berriro zarratuko zuela ohartarazi zuen Teheranek, eta ohartarazpena bete egin du gaur. Donal Trump AEBko presidenteak ere ez du tentsioa baretu, eta jakinarazi du asteazkenerako Iranekin akordioa lortzen ez badu "bonbak berriro jaurtitzen" hasiko dela.
Arrisku handiko partida da bi taldeetako zaleen arteko liskarragatik, eta milaka polizia eta guardia zibil daude Sevillan.
Realak Errege Kopako finala jokatuko du gaur gauean Atletico Madrilen aurka. Realzalek pasioz biziko dute jardunaldia, Sevillan zein Gipuzkoan.
Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezi bat antolatu du larunbat honetarako aurreikusitako ekitaldien harira, bai finala dela eta, bai Realak kopa irabaziz gero egin litekeen harreragatik.
Realeko adin guztietako zaleek, mota guztietako jantzi txuri-urdinak jantzita, agur esan diote ostiral honetan talde donostiarrari, kantu, bandera, animo oihu eta bufanda artean, Sevillarako bidaiaren hasieran. Larunbat honetan jokatuko du Kopako finala Atletico Madrilen aurka.