Bi adingabe ikertzen ari dira Santurtziko jaietan 14 urteko mutiko bat sastatzeagatik
Biktima ospitaleratu egin dute, baina ez dago arriskuan; ustezko erasotzaileak adingabeentzako fiskaltzak deituko ditu.
Ertzaintza 15 eta 16 urteko bi adingabe ikertzen ari da, larunbat goizaldean Santurtziko (Bizkaia) San Jorge jaietan 14 urteko beste gazte bati arma zuriz egindako eraso baten ustezko egileak direlakoan. Biktima ospitalean dago, baina ez dago arriskuan, eta ustezko erasotzaileak adingabeen fiskaltzak deituko ditu, ikertu gisa.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakariak larunbat goizaldeko ordu biak hamar gutxitan izan dira, portuaren inguruan. Udaltzaingoak Ertzaintzari jakinarazi dio eraso bat izan dela jai-eremuan.
Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 14 urteko gazteak odola zerion zauri bat zuen sabelean, eta osasun-langileek artatu zuten, agenteek ustezko erasotzaileak identifikatzeko lanak egiten ari ziren bitartean.
Hala, ustezko erasotzailea beste adingabe bat izan zitekeela jakin dute. Ertzaintzaren patruila batek susmagarria aurkitu du handik gutxira Portugaleten, 15 urteko adingabe bat. Agenteek identifikatu egin dute, eta 16 urteko beste adingabe bat ere bai, harekin batera, eta ikusi dute biek odol arrastoak zituztela arropetan.
Froga horiek ikusita, ertzainek komisaldegira eraman dituzte bi adingabeak, beharrezko eginbideak egiteko, eta biak ikerketapean geratu dira lesio-delitu batengatik. Eginbideak amaituta, adingabeak senideen zaintzapean geratu dira, eta Adingabeen Fiskaltzak deituko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera