Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi horri buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurrena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta ORAINek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.