Harekiko konfiantza "ZIUra bidean" dagoela ohartarazi dio EAJk Sanchezi
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ustelkeria kasuek eragin duten "itogina konpontzeko" eskatu dio Pedro Sanchez presidenteari. Azpimarratu du Sanchez "berandu" iritsi dela Kongresuko agerraldira, "mea culpa hankamotza" egin izana aurpegiratu dio, nahiz eta hark baduen, izan, erantzunkizunik politikari ustelak izendatzean.