Imanol Pradales: 'Akordio batzuk zabalagoak izatea gustatuko litzaidake'
Lehendakari izan den lehen urtean zer ez den ondo egin galdetu diotenean, Imanol Pradalesek esan du gustatuko litzaiokeela "akordio batzuk zabalagoak izatea, batez ere aurrekontuen arloan". Gainera, lehendakariak kritikatu du zenbait unetan gobernukideek desadostasun puntuak jendaurrera eramatea. "Aldez aurretik sukaldeko lana eginda saihestu genitzakeen", gaineratu du.