Kloro ihesa izan da Azkoitiko Ugarteigaran igerileku irekietan eta bost lagun ospitaleratu dituzte baina arriskutik kanpo daude
Lau haur eta heldu bat dira kalteak jasan dituztenak. Udaltzaingoak hustu eta itxi egin ditu instalazioak eta suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira. Udalak jakinarazi duenez, "arrazoia kloroa dosifikatzen duen motorrak izandako akats teknikoan datza".