Melgosa: "Gure gazteen harrobia zaindu ez ezik, ordaindu ere egin behar zaio"
Gazteen talentuari buruz mintzatu da Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Kirol sailburua, Radio Euskadin egindako elkarrizketan. "Gure gazteriaren hezkuntzan egindako inbertsioak Euskadin geratu behar du, soldata duinak ordainduta", aldarrikatu du.